Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Auzolana Gaztetxe berrian

Jakina da Putzuzulo Gaztetxearen eraisketa laster dela. Jakina da ere hilabeteak lanean gabiltzala Arraio, Gaztetxea eta hainbat eragile ere, eraikin berrian. Apurka apurka lanak aurrera doaz baina auzolanerako deia luzatu nahi dugu datozen egunetan, Gaztetxe berria pintatzeko

Hauek dira datak:

Asteartea, Uztailaren 5a, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Asteazkena, Uztailaren 6a, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Osteguna, Uztailaren 7a, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

ZarataZarautzen azken saioa gela arroxetik

Denboraldiko azken ZarataZarautz irratsaioa eta gela arroxetik egingo dugun azken saioa izan da hau. 16 urte hauetan irratsaiotik pasa garen 5 kidetako 4 izan gara saioan.

Saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Putzuzuloko azken Izerdia

Kaixo entzule maite!

Gaurkoa izango da gela arroxetik egingo dugun azken saioa. 16 urte hauetan esatari ugari pasa dira, hamaika gonbidatu etorri, beste horrenbeste kolaboratzaile espezialista gerturatu, ehundaka partiden kronikak egin, zenbait historiko gogoratu, kirol bitxiak errepasatu, gai ezberdinak jorratu, kirol ekitaldiak zein mahai inguru interesgarriak antolatu. Hau dena urte hauetan guztietan egiteko pertsona askoren parte hartzea ezinbestekoa izan da. 16 urte hauetako ibilbidearen isla izaten saiatuko da gaurko saioa, denboraldi hauetan zehar izan diren esatariak gerturatuko baitira. Hortaz, gaurkoa saio berezia izango da, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia 21.00tatik aurrera FMko 99.3an!!