Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

JOXEAN AGIRRE PUNTUEI ERANTZUTEN

Asteartean, maiatzak 22, Joxean Agirre idazle azpeitiarra elkarrizketatuko dugu “Erantzun Puntuari”  kultur irratsaioan. Joxean Zarautzen bizi da, eta besteak beste, aurtengo Joseba Jaka beka irabazi du Eleberrigintzan La lutte finale eleberriarekin. Liburu horretaz eta berak idatzitako beste hainbatetaz arituko gara solasean iluntzeko zortziretatik bederatziak bitartean.

 Ez ahaztu, irratsaio honetarako gonbidaturen bat proposatu nahi badiguzu, mezu bat bidal dezakezula puntua@arraio.org helbidera. Gusto handiz, jasoko dugu zure erantzuna. Guztiok osatzen dugu Arraio irratia!!!! 

image002.jpg

 

 

Arraio eneako sofa zaharra

Arraio eneako sofa zaharra aterako dut berriz eta ariko naiz komun-ikazioaz, aste honetan gurean izan den kolonbiarraren harira. Gusto baduzue 8etatik 9etara ostegun honetan ere bai.

iml

Maite Bastos aktorea puntuei erantzuten

Asteartean, maitzak 15, Maite Bastos aktorea izango dugu “Erantzun Puntuari” kultur irratsaioan. Maite telebistan eta antzerkian aritu da eta Goenkalen urte askotan ikusi izan dugu Margari-ren paperean. 

 

Beraz, izango dugu zer hitzegina iluntzeko zortziretan hasi eta bederatziak bitartean. Ez ahaztu zuk ere punturen bat jarri diezaiokezula…. 

hilerokoaren aurreko nahastea as noitesen

maiatzaren 14ko saioan leire aperribai unamuno (aulkian putzuzulo gaztetxeko informatika gelan) psikologoari eginiko elkarrizketa aireratuko dugu. leire tesia egiten ari da hilerokoak emakumeei sortzen dien nahastearen inguruan, ikertu nahiean zein neurritara arte sortzen dituen desorekak bizitzan
gogoan izan, astelehenetan 9-etatik 10-etara, as noites da radio lisboa