Press "Enter" to skip to content

JOXEAN AGIRRE PUNTUEI ERANTZUTEN

Asteartean, maiatzak 22, Joxean Agirre idazle azpeitiarra elkarrizketatuko dugu “Erantzun Puntuari”  kultur irratsaioan. Joxean Zarautzen bizi da, eta besteak beste, aurtengo Joseba Jaka beka irabazi du Eleberrigintzan La lutte finale eleberriarekin. Liburu horretaz eta berak idatzitako beste hainbatetaz arituko gara solasean iluntzeko zortziretatik bederatziak bitartean.

 Ez ahaztu, irratsaio honetarako gonbidaturen bat proposatu nahi badiguzu, mezu bat bidal dezakezula puntua@arraio.org helbidera. Gusto handiz, jasoko dugu zure erantzuna. Guztiok osatzen dugu Arraio irratia!!!! 

image002.jpg

 

 

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude