Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Disgalerna jaunaren bixita izango dugu ZarataZarautz irratsaioan

Astearte hontan, gaueko 21etatik aurrera, Disgalerna jauna izango dugu ZarataZarautz irratsaioan gonbidatu gisa. Beraz, bere gustoko taldeekin gozatzeko aukera eta solasaldiaz gozatzeko aukera izango dugu aste honetan.

Gogoratu bestalde, oraingoz gaueko bederatzietatik aurrera ari emititzen gure irratsaioa. Internet linea lortzen dugunean berriz, 21:30tan hasiko dira Zaratazarautz irratsaioak.

Izerditan blain surfak bustiko gaitu

Azaroak 28an asteazkena Izerditan blain surfaz jardungo gara. Alde batetik Artiz Aranburu aipatuko dugu nola ez, bestetik beste zarauztat surflarien berri izateaz gain historikoen txokoan surflari mitiko bat izango dugu nola ez. Beti bezela gure taldeen emaitzak izango ditugu baita eskubaloiko kronika berezia ere. Ahaztu gabe Bi pareta! atala Jokin Argoteren nondik norakoak, Bor-gethoko pilota txapelketa , Titin III eta Barriolaren arteko finalaren porra ere egingo dugu. Hartu parte porran ta irabazi sari bikaina. Hau dena beti bezala asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio Irratian

Beste eztul bat entzungai!


Igande honetan ere gaueko 9etatik aurrera FMko 99.3an entzun zen Ahuntzaren Gauerdiko Eztula.
ENTZUN!!

kateak
Betikolez, primizia mordoa izan ziren, tartean larunbatean izandako Txuri zarauzko presoari eskeinitako omenaldiaren zatiak, non, Otsoa Artzai eta Folkcoreren kontzertu gogoangarriak entzuteko aukera izan genuen. Honetaz gain, ekitaldian irakurri ziren Haimar eta Josebaren gutunak, Mikelen telefono deia eta pare bat abesti ere sartu genituen.
AHTaren aurkako borrokak ere izan zuen bere tartetxoa, baita Burlatan izandako azken atxiloketen testigantza zuzena ere.
Eta amaitzeko, Hala Bedi Gazteizko irrati libretik A desalanbrar irratsaiotik hartutako zatitxoa, Venezuelako konstituzioaren erreformari buruzkoa hain juxtu ere.

Ezin izan bazenuen entzun, lasai, ez negar egin, hementxe baituzu nahi duzun bestetan entzuteko! On egin! Ta gogoratu datorren igandean ere gaueko 9etatik aurrera zita bat duzuela FMko 99.3an. Sintonizatu, etzara damutuko!