Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

nazioarteko gaiak as noitesen

b

apirilaren 23ko saioan gonbidaturik behar ez dugun gaia jorratuko dugu arma tiro pun atalean: indarraren erabilera nazioarteko harremanetan. Honez gain, betiko moduan aktualitatearen errepaso zorrotza, torpedo kapitaina, poren txokoa…

astelehenetan, 9etatik 10etara: as noites da radio lisboa

antxon sarasuari elkarrizketa as noitesen

b

Antxon Sarasua
Martxoaren 16-ko saioan artista bat izango dugu lagun, musikari bat, pianoari notarik ederrenak ateratzeko gai dena, bere bizitzaren hainbat alderdi ezagutzen saiatuko gara… bera dugu saioaren sintonia ederrenen egilea (sarrerakoa eta poren txokokoa)

astelehenetan 9-etatik 10-etara: as noites da radio lisboa

ez hutsik egin!

TXILIKU PUNTUAK ERANTZUTEN

txiliku1.jpg
Datorren asteartean, apirilak 17, Txiliku idazle zarauztarra izango dugu “Erantzun Puntuari” kultur irratsaioan. Iluntzeko zortziretatik bederatziak arte entzungai izango duzue FM-ko 99.3-an. Beraz, ez hutsik egin…. ez zerate damutuko!!!

Ahhhhhh…. eta zuetako norbaitek gonbidaturen bat proposatu nahi badu irratsaio honetarako, idatzi mezu bat helbide honetara: puntua@arraio.org Arraio irratia zuen irratia izatea nahi dugu, eta zuen iritzi eta proposamenak beharrezkoak ditugu. Beraz, animatu!!!!

zarataääää

Shikari et Anestesia ren monografikoak alde batera utziko ditugu astearte honetan. Eta hau zeba? ba…. oso erraza,  Mallorkatik bixita euki deulako eta Niako (ultimo preso) ta Fede (disease) etorriko dira beraien ‘abenturiyak’ kontatzea. Bihar parre egin nahi badezu sintonizatu 99.3-a, Arraio irratia. 22tatik aspertu arte Zaratazarautz, zure tarte zaratatsua.

Zeu Izan Zintezke

ArraioIrr2.jpg

Berriz ere astelehen hontan kontu-kontari edukiko ditugu bi hizlari gazteak. Hainbat kuriositate, zaharrak-berri diren istorioak, atal berriak: “ba al zenekien” tarte didaktikoa, gainean ditugun egunon agenda, zinea, musika, lehiaketatxoa ere barne, etab. luze bat entzungai arratsaldeko 19:00-tatik 21:00-tara.

…belarriyak garbitzen jun!!!