Iepele, gaurko saiuan DJ Boke izango deu berrize belarriyak goxatu asmoz, a ta aprobetxatu esateko hilabetero etorriko ala DJ fin hau putzuzuloko kaiolara. Gaurkuan bestiak beste Gui Boratto Brasildarraren 11 perlaz osatutako diska berria izango deu entzungai, ezpairik gabe urte hasiera honetako joia handienetakua elektronika munduan, UP THE KAIOLS!!!
Arraio Irratia 99.3 FM
mota guztietako zaborra izan baikenuen hizpide inoiz baino irratsaio zaborragoa, intimoagoa, dramatikoagoa atera zitzaigulako asteazken hartan. Handia izan zen!
Irratsaio entzuteko egin KLIK!
Martxoaren 3an zita berri bat duzu zaratarekin, astearte honetan Aus-rotten talde estatubatuarra izango dugu ardatz nagusi Zaratazarautzen. Leyaketa eta inprobisazioz betetako saio potoloa dugu aste honetan!! badakizu! ezin dezu galdu, 21:30tatik aurrera zarauzko irrati librean!!!!!
Argazkian – Aus Rotten
Kaixo irratikide!
Pasa den igandean, Arraio Irratian, gaueko 9retatik 11etara Ahuntzaren Gauerdiko Eztulan 20 urte atzera egin genuen Euskal Herriko borrokarik esanguratsuenetako bati buruz mintzatzeko.
Horretarako luxuzko gonbidatuak izan genituen: Zarauzko Batzar Antimilitaristako (ZBA) kideak. Intsumisioak izan zuen eboluzioa aztertu eta gaur egun arteko errepasoa burutu genuen.
Hemen duzu irratsaioa osorik entzuteko aukera: