Atzo Putzuzulo Gaztetxean AHT-aren inguruan burutu zen irratsaioa entzungai duzue HEMEN klik eginaz.
Honez gain, ostegun honetan Gaztetxean burutuko den Espetxe politikaren inguruko hitzaldia ere gure FMko 99.3an entzuteko aukera izango duzue.
Atzo Putzuzulo Gaztetxean AHT-aren inguruan burutu zen irratsaioa entzungai duzue HEMEN klik eginaz.
Honez gain, ostegun honetan Gaztetxean burutuko den Espetxe politikaren inguruko hitzaldia ere gure FMko 99.3an entzuteko aukera izango duzue.
Sartu gara udaberrian eta Arraio Irratiak programazioa berrituko du! Urtaro aldaketa bakoitzarekin gure irratsaioen parrilla berritzea erabaki genuen eta horretarako datorren larunbatean kalera aterako gara. Irrati erraldoi bat egiten gabiltza, zarauzko kaleetatik ibiliko dena, programazio berria lau haizetara zabaltzen. Baina hori ez da guztia! Bitartean, FMko 99.3an, zuzen-zuzenean, irratsaio berezi bat egingo dugu gonbidatu, sopresa eta betiko gure umore ikuttuarekin.
Martxoaren 24ko saioan, Mattingunen bixita izango dugu ZarataZarautz irratsaioan. Bertan, 80ko hamarkadako Italiako Hardcoreari errepaso txiki bat egingo dio. Hala nola, Wretched, Raw Power edota Indigesti bezalako taldeak entzuteko parada izango dugu gaurkoan.
Beraz badakizue, gaur, asteartea eta gaueko 21:30etatik aurrera FM-ko 99.3an aurkituko gara.
Kaixo irratikide!!
Beste igande bat gehiagoz, gaueko 9etatik 11etara, Arraio Irratiaren frekuentzian, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula izena duen irratsaioa izan zen. I-jauna, B-jauna, E-Donato eta Malintxeren ahotsez gain, Zarauzko Gazte Asanbladako kideak izan genituen bixitan orain aste batzuk burutu zuten AHTaren inguruko ekimenak hizpide harturik.
Pasaiako sarraskia gogoan, Getarian izan zen Gazte Eguneko erreportaia ere aireratu genuen, baita espetxeetatik iristen zaizkigun berri latzak ere. Amaitzeko El Salvador aldera joan ginen bertako azken gertakarien testuingurua hobeto ulertzeko.
Hau guztia eta gauza gehiago gertatu ziren pasa den igandean, osorik entzun nahi baduzu hemen duzu aukera:
Nagore lagun hartuta, ekialdeko herrialde handia ezagutzen saiatuko gara, zerk egiten ote du hain erakargarri? hain eder?