Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Bihar entzun ahalko duzue urteko lehen Highway 9 saioa

Gabonetako oporraldien ostean, bihar entzun ahalko duzue 2010eko lehen Highway 9 saioa. Ordubeteko musika saioa, ostegunetan, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara burutzen da. Bertan, hainbat talderen istoria zabala aztertzen dute, musika jarriz noski.

Ikusiko dugu aste honetan, zein talderen edo bakarlariren bizitza gogoratzen diguten.

Gonbidatu berezi bat izango dugu gaurko ZarataZarautzen

Urtarrilaren 19 ko irratsaioan gonbidatu berezi bat izango dugu. Lagun Izoztuaren hutsunea betetzeko, Metralleta eta Erantzun taldeko bateriajole den Farrikito izango dugu gure uhin libreetan.

farrikito.jpg

Bertan, Manuela Gaztetxearen desalojoaren 10, urteurrena dela eta, bertatik pasatako taldeez hitzegingo dute eta nobedade berriak ere izango digutu. Honez gain, beste sorpresaren bat ere izan dezakegu. Beraz, ez ahaztu 99.3a sintonizatzea, gaueko 21:30etatik aurrera noski.

Mikel Alvarez elkarrizketatuko dute Atalka saioan

2010eko lehen Atalka saioak gonbidatu berezi bat izango du. Urtarrilaren 14ko irratsaioan, AHT Gelditu Elkarlaneko kidea den Mikel Alvarezen bisita izango dugu proiektu txikitzaile honen nondik norakoez hitzegiten.

mikelalvarez.bmp

Honez gain, ohikoak diren sukaldeko kontuak, lehiaketa eta beste hainbat atal izango ditugu ordu bete luzez. Gogoratu beraz, gaur, osteguna eta 22:00etatik aurrera zita bat duzula Arraio irratiarekin.

Atzo, Atalkakoek Mikel Alvarezi eginiko elkarrizketa entzun nahi baduzue, podcastean klik egin ezazue:

Urteko lehengo saioan kuña berria entzungai

Apa kaxo!!
Azkenean gu ere itzuli gara Arraio Irratiko estudiora opor hauen ostean. Ez pentsa bazkari ta afaritan murgildu garenik, lana fin fin egin baitugu. Honen adierazgarri da gaur entzungai izango duzuen kuña berria.

Kirol munduari so eginez gero, albiste interesgarriak ditugu gaurkoan ere. Kirol batzutan atseden izan badute ere beste batzuek jardunaldia izan dute. Honela saskibaloian senior gizonezkotan lehengo porra jasan dute, eskubaloain senior gizeonezkoten baita ere 1. territorialko taldeak bi porrot jasan ditu asteburuan. Berri onak ere badira gaurkoan, areto futbolean eta rugbytik datozkigunak, hauek garaiten garrantzitsuak erdietsi baitzituzten.

Azkenik pare bat ekitaldiren inguruan ere berri emango dugu, alde batetik III Squash Zarautz 2010 Ligarako izen-ematea irekia dago jada, hurrengo hilabetean jokatuko dena hain zuzen. Bestetik Isidoro Unzueta eskolarteko kros txapelketa izango da igandean abendañoko belardian.

Argi dago gaurkoan ere saio mamitsua izango dugula, bera ez hutsik egin ta etzun gaurko gure saio 20.00tatik aurrera!!

Entzun ElektroPeñrekin eginiko saioa

Atzoko ZarataZarautz saioan ElektroPeñaren bisita izan genuen. Gustoko duen musika entzuten egon ginen ordu eta erdi luzez. Atzokoan, Paz Vegan, Tragedy, Ekkaia eta Derrota bezalako taldean entzuteko aukera izan genuen. Ohiko telefono deia ere izan genuen eta Paz Veganeko gitarjolearekin ere solasalditxoa egin genuen.

paz1.jpg

Irratsaioa, ohikoa den bezala, Podcastean duzue. Playlista berriz, HEMEN.