Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Abya Yala aztertuz Gilorekin

Iepakaixou ia denoi!

Denboraldia amaitzen ari gara eta gaurkoan, ekainaren 15ean, Iñaki Gil de San Vicenteren txanda izan da. Argentinatik kanporatu berria izan da eta, hasteko, horixe bera kontatu digu, nola bizi izan zuen gertakari hura. Ondoren Abya Yalaz aritu gara, Argentina, Txile, Ekuador, Venezuela… geopolitikaz hain zuzen ere. Gainera, Telesur hedabidekoek zuzenean ginela deitu dute bere parte hartzea eskatuz eta hortxe utzi behar izan dugu kolaborazioa.

Entzun ezazue!

 

Traitloi kontuak denboraldiko azken saioan

Kaixo entzule maite! Uda giro honekin iritsi gara denboraldiko azken saiora. Ohitura legez, triatloi kontuak izango ditugu, gaurkoan Jokin Lizeagaren eskutik. Larunbatean izango da 37.ekitaldia eta honen inguruko xehetasun gehiago jakingo ditugu.

Hau guztia, beti bezala, 20.30tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!