Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Bertso egunak aztergai: lehen eta orain

Aupa bertsozale!

Aste honetan ere egin du bere bidaia espaziontzi arroxak. Bapateko Unibertsitatetik abiatu eta Mungian ospaturiko Bertso-Egunean hartuko dugu lur. Ohi bezala, Saturnoko puntu-eraztunak ere izango ditugu gurean, aste honetan Leire Udaberen eskutik, eta Esther Iztueta Eizmendirentzat. Iztueta aipatuta, Teleskopiotik atalean 25 urte atzera egingo dugu, Andoni Egañak “Lazkao Txiki”ren omenez eginiko bakarkako lana entzungai izango duzuelarik.

Ez galdu!!!

Kantuen hitzek zizelkatu dute Bertso Eguna — Bertsozale ...

Siriatik testigantza

Kaixo lagunok!

Irratsaio mamitsua izango dugu asteon ere Ahuntzaren Gauerdiko Eztulan. Sirian mediku lanetan ibili da Jonpi, Mugarik Gabeko Medikuekin, eta han ikusi eta bizi izandakoak ekarriko dizkigu gela arroxera. Gerra amaigabe batean murgilduta dago Siria azken urteetan, eta horren ondorioak gertuagotik ezagutu ahal izango ditugu gaur.

Kolaborazioa ere izango dugu, noski. De Miguel auzia pil-pilean dagoen honetan, EAJren inguruko ustelkeriaz egiten ari diren epaiketaren gakoak hurbilduko dizkigu Ahoztar Zelaietak, beste hainbat konturekin batera.

Ez ahaztu, igandero 21:00etatik aurrerra, Arraio Irratian! FM 99.3!

Kirola eta indarkeria matxista biharko saioan

Aste honetan jakin da AEB-ko gimnasia erritmikoko neskatoak bortxatzen zituen medikuaren sententzia. Aste honetan ere berriz atera da egunkarietan Nora Mork, Norbegiako eskubaloi jokalari apartaren mugikorra hackeatu ostean jasandako erasoa. Banan-banango kasuak iritsi arren komunikabide nagusietara, horren atzean arazo estruktural bat dagoela ez da ahaztu behar. Maila eta intentsitate ezberdineko erasoak daude egunerokoan eta hauen inguruan arituko gara biharko saioan. Gure saioa aberasteko Nagore Obriozolaren iritzia izango dugu audio grabazio bidez bada ere.

Gai mardul honetaz gain playeroetako nesken 6. jardunaldia eta mutilen 8.nak utzitako emaitzak aztertuko ditugu. Beti bezala Arraio Irratian, FMko 99.3an entzun ezin bada, sartu gure web orrian: www.arraio.eus

Defenestre Fest jaialdiaz ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa Defenestre Fest jaialdiari eskeiniko diogu. Urtero Putzuzulon egiten den Hardcore jaialdia larunbatean izango da eta bertako taldeen abestiak errepasatuko ditugu, beti bezela, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Getariako Saioa eta askoz gehiago

Ieup bertsozale!

Aste honetan Bapateko Unibertsoan Getariako finalisten saioa izangu duzue entzungai. Saturnoko puntu-eraztunetan Eider Valentinen erantzuna adituko dugu, eta teleskopiotik sekzioari dagokionez, 11 urte egingo dugu atzera, Aitor Urbieta aditzeko hain zuzen ere. Animatu aditzera!!

getariako bertso saioa bilaketarekin bat datozen irudiak