Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Elkartasun zozketako irabazlea irten da

Zozketako zenbaki saritua: 8.251. Gaur irten da sariduna.

Turismoaren Munduko Erakundeak maitzean egindako goi bilera baliatuz, herri borroken astea antolatu zuten Donostian hainbat lagunek, dozenaka eragileren babesarekin. Eraikin publiko bat okupatu eta hainbat bilkura eta ekitaldi egin zituzten, eredu kapitalista-patriarkalak eta turistifikazioak herritarrei  dakarzkigun kalteak salatzeko.

Poliziaren errepresioa izan zen beste behin erantzuna: isunak, identifikazioak eta bi zarauztarren atxiloketa, besteak beste. Protesta baketsu batentzat izugarrizko operatiboa jarri zuen Ertzaintzak, eta bertan parte hartzeagatik bortizki kolpatu eta atxilotu zituzten bi zarauztar, era guztietako agintariak Tabakaleran pintxoak jaten ari ziren bitartean.

Irailaren 17rako zitazio bat jaso dute orain, desordena publikoa eta lesioak leporatuta. Donostian aste osoan jasotako isunei eta prozedura horrek ekar ditzakeen gastuei aurre egiteko, mariskada bat zozkatuko dugu Zarautzen, abuztuaren 15ean eta 16an. Musika plazan izango gara 12:00eatatik 21:00etara. Zozketa ostegun iluntzean egingo da Musika Plazan bertan, eta Arraio Irratiaren  bidez jakinaraziko da.

BIZITZA DA HANDIENA!

 

Tourreko 17. etapa Gabatik zuzen-zuzenean!

Kaixo entzule maite! Aurten ere Tourreko etapa bat girotzen arituko gara Gaba tabernan. Datorren asteazkenean 15.15tatik aurrera gure hitz jarioaz gozatzeko aukera izango duzue irratitik, internetetik edota zuzen-zuzenean tabernara gerturatuta. Gogoratu beti bezala etapako irabazlea nor den asmatzeko lehiaketa egingo dugula eta berdinketen kasuan aurrez-aurre egotea hobetsiko dela. Ez hutsik egin eta etorri Gaba tabernara tourreko etaparik motzena jarraitzera!

Gaur ez da saiorik izango oporretan gaudelako

Kaixo entzule maite!!

Ba horixe bera, pasa den ostiralean egin genuen 2017-2018 denboraldiko azken saioa eta oporrak hartu ditugu datorren sasoiari indarrez ekiteko. Hala ere gure presentzia sumatuko duzue herriko kirol ekitaldi ezberdinetan, urrutira joan gabe bihar behar frontoi txikin izango gara Ekaitz 0 kilometro pala txapelketa girotzen. Zuen kirol ikuskizuna girotzeko esataririk behar izan ezkero jarri harremanetan gurekin.

Ondo izan!!

Denboraldiko azken saioa sorpresaz betea!

Ieupakaxo!!

Gure denboraldiko azken saioa sospresaz bete betea dator! Big Bang-en hiru sateliteak hobeto ezagutzeko aukera izango duzue eta Saturnoko puntu-eraztunetan berriz, urte osoko errekopilazioa izango duzue entzungai, zein erantzun gustatu zaizue gehien? Teleskopiotik atalean ere hiru sateliteak aditzeko aukera izango duzue eta udako agenda ere errepasatuko dugu. Asteazkenero bezela 20:00tatik aurrera 99.3 FM-n, EZ GALDU!

Bapateko Unibertsoa