Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Txaber Altube gurian!

Iepaiepe!

Txaber Altube abadiñarran bixita izango deu gaur gurian! Bere ibilbidia errepasauko deu, bai Bizkaiko txapelketan eta baita sariketetan ere. Horrez gain, Ane Arrutin puntu eraztuna eta Nikolas Zendoia izangoitugu uhiñetan. ASTELEHEN ON DANOI!

Astelehenian 20tatik aurrea, 99.3 FM!!!

Gaztetxeak

Gaurko saioan Iurñeako Maravillas gaztetxeko kide den Xexu izan dugu telefono bidez. Berarekin Maravillas Gaztetxearen inguruan solastu gara, baita Errotxapeako eta, orokorrean, Iruñerriako gaztexeez ere. Ondoren Ioritz izan da gela arroxean, Putzuzulo Amets Frabrikako 13. urteurrena dela eta, egitaraua, asanbladaren osasuna eta aberrez hitzegiten. Jarraian Añorgako Firestone lantegi berreskuratura joan gara Amaiarekin hitzegiteko, hauek ere desalojatzeko arriskuan aurkitzen baitira. Amaitzeko Ibai, gure literatur kolaboratzailea etorri da eta efemeride mamitsu batzuekin amaitu dugu

Bihar, atalik ez

Badakigu irrikaz zaudetela gu entzuteko, baina bihar, ajea izango dugu; izan ere, gaur Arimen gaua ospatuko dugu. Horregatik, ez da Atalka saiorik izango.

Barkatu eragozpenak eta datorren astean Zinema Itsuan ikusik dugu elkar!

Gaztetxeak eta kirola gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurko saioan playeroen ohiko errepasoa egiteaz gain beste gai bat jorratuko dugu. Putzuzulo gaztetxeak 13. urte bete berri dituen honetan, egun hau baliatuko dugu bertan izan diren kirol ekitaldi ezberdinak gogoratzeko. Jendeak aurkakoa uste badu ere etxe honen historian makina bat kirol ekitaldi izan dira eta denak gogoratzen saiatuko gara. Putzuzuloz gain, Euskal Herriko beste gaztetxetan ere kirol ekitaldi edo kirol taldeak ere izan direnez hauen berri ere emango dizuegu. Gogoratu, grabaturiko saioa hau gaur 20.00tatik aurrera izango duzuela entzungai Arraio Irratian, FMko 99.3an!!