Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Sailkatugabeak

Preso ta iheslariak zarautza!!

Kaixo lagunak,

Biha, Otsailaren 25ean, larunbata, goizeko 11etan Ebro etxean Zarauzko Herrira Bilgunearen aurkezpena egingo da.
Ikuspegi, iritzi eta ideia politiko ezberdinetako jendea bildu nahi duen eragile berri honek, bere burua aurkezteaz gain, bertaratuen kezkak argitu eta ideiak edo iradokizunak jaso nahi ditu.
Nola ez, bilguneak, gonbitea luzatu nahi die, modu batean edo bestean, preso eta iheslari politikoen inguruko dinamiketan parte hartu nahi duen orori.

Besterik gabe, bertan ikusiko garelakoan,ondo segi!

http://zarautzbidean.wordpress.com

Gaur I Jaunaren urteak dira

Gaur, otsailaren 14ean, gure irratikidea den I Jaunaren urtebetetze eguna da. Lerro hauen bidez, Valdemoroko kartzelan dagoen lagunari gure besarkada beroena eta animo guztiak bidali nahi dizkiogu. Zorionak txo!!!

Eta bide batez, gogoratu ostiral honetan, otsailaren 17an, bere aurkako epaiketa egingo dela Madrilgo Audientzia Nazionalean. Horregatik, autobusa antolatu da Zarauztik, goizeko 03:00etan irtengo dena. Bertan izena emateko, Zarauzko Arrano tabernan edo Putzuzulo Gaztetxean egin dezakezue.

I JAUNA IRRATIRA!!!

Txuriren egoera salatzeko Etxeraten prentsaurrekoa entzungai

Gaur goizean, asteartez, Etxerat elkarteak prentsaurreko bat burutu du Donostian Jose Mari Perez “Txuri” preso politiko zarauztarrak jasandako bihotzekoaren berri eman eta bere egoera larria salatzeko, lehenbailehen aska dezaten exijituz. Bide batez, larunbat honetan 18:00etan Udaletxe plazatik abiatuta egingo den manifestazioan parte hartzeko deia ere egin dute. Hemen duzue entzungai prentsaurrekoa bera, euskaraz eta gazteleraz.