Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Kontzertuak

Entzun ezazue Tximasen alde eginiko bertso afaria

Otsailaren 11ean Pausun burutu zen Tximasen aldeko Bertso afaria entzungai duzue gure webgunean.

100 lagun inguru bildu ziren bertan eta Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Hodei Barroso eta Sustrai Colinaren bertsoak entzuteko aukera izan zuten giro epelean. Tximasek berak eginiko bertsoak ere abestu zituzten eta baita bere punttu batzuk ere.

Saio hau entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

2010eko Kopla Txapelketa ere entzungai dago

Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean urtero bezala ospatu zen Kopla Txapelketa entzungai dago iada. Gogoratuko zareten bezala, Euskara astearen barruan ospatzen den txapelketa hau, Abenduaren 10ean izan zen eta sekulako jendetza elkartu zen bertan. Aurtengoan gainera, Amets Arzallus izan genuen irabazle.

Arraio Irratiak, urtero bezala zuzenean emititu zuen saio hau eta orain sarean duzue oso osorik entzun nahi baduzue. Podcastean klik egin besterik ez duzue: