Urtero bezala, ostiral honetan Putzuzulo Gaztetxeko kopla txapelketa emitituko dugu Arraio irratitik. Nahiz eta pandemiaren erruz kopla txapelketa atipikoa izango den bertan izango gara 19:00etatik aurrera.

Urtero bezala, ostiral honetan Putzuzulo Gaztetxeko kopla txapelketa emitituko dugu Arraio irratitik. Nahiz eta pandemiaren erruz kopla txapelketa atipikoa izango den bertan izango gara 19:00etatik aurrera.

Podcast: Play in new window | Download
Aurreko astean Gaizkiñe taldearekin egin genuen bezala, gaurkoan gure hemerotekan aurkitu dugun talde baten kontzertuarekin gatoz. 2007ko urtarrilaren 20an Ki Sap talde Valentziarra eduki genuen Putzuzuzulon eta kontzertu hortako audioa aurkitu dugu duela gutxi. Talde aski ezaguna dugu Valentziarra inguru hauetan, askotan izan ditugu eta Zuen gozamenerako podcastean duzue kontzertua osorik.

Podcast: Play in new window | Download
Konfinamenduak etxeko trasteei eta materialari hautsa kentzera behartu gaitu askori. Arraio Irratiaren kasuan disko gogorra errepasatzea tokatu zaio. Eta errepaso horretan kuriositate dexente aurkitu ditugu.

Tartean, 2007an Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean izan zen kontzertu bateko audio hau. Andoaingo Gaizkiñe taldearen kontzertu bat aurkitu dugu irratiaren memoria zaharrean. Egun hartan Zarauzko Anestesia taldearekin jardun zuten egun horretan, Putzuzulo Gaztetxearen eta Arraio Irratiaren hastapenetan.
Goza ezazue!!