Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zebrabidea

AINIZE MUNIOZGUREN: “EMAKUMEK BIZIKIDETZAREKIN IDENTIFIKATUTZEN AL DIREN HAUSNARTU NAHI DUGU”

Bihar, Bakegintza eta bizikidetza, emakume politikariak mintzo solasaldia egingo dute Zarauzko Modelo Aretoan. EAJko Nekane Iribarrek, EH Bilduko Naiara Carvajalek eta Ahal Duguko Pili Zabalak parte hartuko dute.

image

Ba solasaldi horren ingurukoak gurera ekartzeko, Arraio irratiko lagunekin bat egin dugu, gela arroxeraino hurbildu baitzaie Ainize Muniozguren xehetasunak eskaintzera.

Patxi Gabilondo: “Bertsioetarako baino potentzial gehiago bazelako hasi ginen geure kantak sortzen”

Urriaren 26tik salgai dago Errime taldearen lehen maketa Azpeitia, Azkoitia, Zarautz eta Urretxuko hainbat gunetan, 5 euroren trukean. Egindako lanarekin “oso gustura” gelditu dira taldekideak eta oraindik data zehatza ez badakite ere, taldearen aurreneko maketa Azpeitian aurkezteko asmoa dute.

errime_content_content

Durangoko Azokan ere izango dira, lan berriarekin. Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak emandako Sorkuntza Bekari esker lortu dute proiektua aurrera ateratzea, eta eman ditu bere fruituak ordu askoko lanak. Asier Aizpuru, Paul Beitia, Patxi Gabilondo, Jon Gurrutxaga, Unai Martinez eta Felipe Murillok osatzen dute Errime taldea, eta Zarauzko Arraio irratiko gela arroxarekin bat egin dugu horietako baten hitzak gurera ekartzeko, Arraioko Izotzek egin baitio elkarrizketa Errimeko Gabilondori gaurko sormen tarterako.

Haritz Larrañaga: “Liburu aberatsa da, aurrera begira jorratzeko bidea ireki du”

Iazko azaroan aurkeztu zuten errepresioa bizi duten edo bizi izan duten euskal herritarren ametsak jasotzen dituen Ametsen librua, Zarautzen horren tokiko bertsioa egitea erabaki zuten eta gaur aurkeztuko dute, 19.00etan, Modelo aretoan. 128 orritan herriko dozenaka errepresaliaturen ametsak jaso dituzte.

1960tik orain arte espetxean edo erbestean egondako 47 zarauztarren eta Zarauzko bizilagunen ametsak bildu ditu Haritz Larrañagak, eta Arraio irratikoek egin diote Zebrabiderako elkarrizketa.

larra

“EUSKAL DANTZAK ETA KLASIKOA TRANSMITITU DIZKIGUTENAK OMENDU NAHI IZAN DITUGU”

Zebrabideko gurutzaldiaren azken txanpan, Zarautz aldera begiratu dugu. Izan ere, bertako Gabota dantza ikastegiak mende laurdena bete du. 1991ean sortu zuen Garbiñe Aizpitarte zarauztarrak, kanpoan dantzari eta antzezle lanetan ibili ondoren. Gerora, gehitu zitzaion Mireia Alberdi irakaslea. Zarauzko Arraio irrati libreko lagunek hitz egin dute biekin.

“EGOERAK EZ DU EPE LABURREAN ALDATZEKO ITXURARIK, BERAZ, SENTSIBILIZAZIO LANEAN SEGITUKO DUGU”

Azken hilabeteotan etengabe aktualitatean dagoen gaia baita errefuxiatuen krisia delakoa. Europaren ateetan abandonatuta dauden ehunka lagunen argazkiak ikusten ditugu hedabideetan, geure herrietan harrera egin beharko geniekeela ere hartzen dugu ahotan, baina praktikan ez dugu pauso handirik ematen. Zenbaitek, ordea, iniziatiba hartu eta lanean dihardute. Horren adibidea da Zarauzko Solidaritate Koordinadorako hainbat kidek sortu zuten Hotz Zarautz plataforma, eta Greziara abiatu bezperetan harrapatu ditugu bertako kideak.

zarautzhotz