Category: Zebrabidea


Lou Olangua euskal rockaren emakumezko aurrenetako ahotsa izan zen 80ko urteetan. Humedecidos, OK Korral eta Las Lagartas taldeetako abeslaria. Lou Olanguaren bueltako dokumentala ekoitzi dute, eta egileak izan dira Arraio irratian proiektu honen berri emateko.

Zarautzera jo dugu, izan ere, Putzuzulon kolektibo berri bat sortu dute: Kobazulo. Kontzertuak antolatzen hasiko dira bertan, lehenengoa otsailaren 22rako antolatu dute.

Arraio irratian izan dira kolektiboko kideak proiektu honen berri emateko.

Martxan da Zarautzen “Derlan” motorren erakusketa. Iker Itxaso antolatzailea izan da Arraio irratian proiektuaren nondik norakoak azaltzeko. Dokumental bat ere egiten ari dira, urte amaierarako kaleratzeko asmoarekin.

Gaur, gure irratsaio berezia aurkezteko egin dugun irratsaioa entzungai duzue. Tartean irratsaio berriei errepasoa egin diegu, KITZIKA ETA BAPATEKO UNIBERTSOA saioei hain zuzen ere.

Agenda kontuei heldu diegu gaurko saio amaieran. Izan ere, Jalgi dantza taldeak bost urte egin dituela ospatzeko, helduen dantzari eguna antolatu dute igande honetarako Zarautzen. Horren harira, Jalgiko Lierni Atxukarrorekin eta Miren Garaterekin hitz egin dute Zarauzko Arraio irratiko lagunek.

Powered by WordPress & Web Design Company
[ Back to top ]