Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zaratazarautz

Mallorka Punk Vol I bildumari errepasoa ZarataZarautzen

Astearteko ZarataZarautz irratsaioan, berriki kaleratu den Mallorka Punk Vol I bildumari egingo diogu errepasoa. Radio 77 irratiko 1984 irratsaioak ekoizturiko LP bilduma honetan, gaur egun Mallorkako irlan dauden Punk taldeak aurkitu ditzakegu. Aspirina Infantil, Decraneo, Usura, Eskoria, Mostros…

Horregatik, 1984 irratsaioko kidea den Federi elkarrizketa egingo diogu eta bertako abestiak entzuteko aukera izango dugu, beti bezela, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko uhin libreetan edo internet bidez.

azaroak_26_mallorka

Aurtengo Sorgin Gauaz ZarataZarautz irratsaioan

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Sorginkale Banaketakeko kide bat elkarrizketatuko dugu. Zizur Nagusian antolatzen den 10. Sorgin Gauari errepasoa egingo diogu eta bertan joko duten taldeen abesti batzuk ere jarriko ditugu, baita pasatako talde batzuena ere.

Honez gain, asteroko agendari ere errepasoa egingo diogu eta ohiko lehiaketa izango duzue, beti bezala, asteartean gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko FMko 99.3an edo internet bidez.

sorgingauadiez
AS

Tito Metralleta berriz ere ZarataZarautz saioan

Azaroaren 12ko irratsaioan, Tito Metralleta edukiko dugu berriro ere ZarataZarautz irratsaioan. Aurrekoan bezala, Abiadura Handiko Trena baino azkarrago doazen abestiak jarriko dizkigu ordu eta erdi luzez. Eta beti bezala, ohiko kontzertuen agenda eta asteko lehiaketa ere edukiko dugu, beti bezala Arraio Irratiko 99.3an edo internet bidez. Fast Music, Not Fast Food!!!

azaroak_12

Arraio Irratiaren Udazkeneko programazioa martxan da

progra2013-negua2Zarauzko Arraio Irratiaren udazkeneko programazioa martxan da iada, Udako oporren ostean.

Programazio berriak, aurreko urtekoarekin alderatuz ez dauzka nobedade gehiegi. Aipagarriena, Arraiok berak produzituriko Bolloenea saio berria dugu, hilean behin egingo dutena, Atalka saioaren barruan. Ostegunetan, gaueko 21:00etatik aurrera uhin feministak jaurtiko dituen saio berri bat duzue hortaz.

Arrosa sareko irratsaioekin jarraituz, baditugu saio berriak gure parrilan. Astelehenetan esaterako, Heavya eta Metalari tarte egingo diegu astelehenetan, Antxeta Irratiko Metal Garraxia eta Aiaraldea FMko Metalurgia saioekin.

Ostegunetan berriz, hiru saio berri edukiko dituzue entzungai. RZ-ak, Taupadaz taupada eta Klioren Basoak irratsaioak entzungai edukiko dituzue Atalka saioa baino lehen hauek ere Aiaraldea FMkoak.

Lagun Izozturik gabeko ZarataZarautz saioa

Aste honetan ere ez da ZarataZarauz irratsaiorik faltako, naiz eta Lagun Izoztuak ezin izango duen bertan egon, Pariserako bidai gogor bat du eta. Baina lasai, B Jauna eta Krixpin egongo dira eta Arraio Irratiaren uhin libreak musika zaratatsuz astintzen. Beraz ez ahaztu zita zaratatsua duzuela asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

azaroak_5