Atzoko ZarataZarautz saioa bi talderen inguruan egin genuen. Alde batetik, Estatu Batuetako Behind Enemy Lines taldea errepasatu genuen, eta bestetik, ostiral honetan Mogambo Aretoan jo behar duten Criatura Zaragozarrak izan genituen.
Atzo Arraio Irratiak 8 urte bete zituen eta hau ospatzeko saio berezia egin genuen Putzuzulo Gaztetxeko lehen solairutik. 8 urte hauetan pasa diren saio batzuetako protagonistak izan genituen bertan. Hala nola, Tripontziola, Arraioenea, Oilotegitik eta Arraio Blues irratsaio zaharretako kideak eduki genituen. Tripontziolakoek huts egin ziguten 99.3ko sukarra zutelako, baina lasai, itzuliko dira…
Zarauzko Arraio Irrati libreak 8 urte beteko ditu Maiatzaren 20an eta guzti hau ospatzeko egitarau zabal bat antolatu dugu:
Maiatazaren 20an asteartean, urteurreneko saio berezia egingo dugu 8 urte hauetan pasa diren saio ezberdinetako protagonistekin. Besteak beste, Trio Kalabera, Arraio Blues, Tripontziola, Oilotegitik eta Arraioeneako lagunak berriz ere gure uhin libreetan izango ditugu.
Maiatzaren 22an, Hala Bedi Irratiko lagunak izango ditugu Putzuzulon, Gasteizko irratiaren 30. urteurreneko dokumentala aurkezten.
Ostiralean, Maiatazaren 23an, Sostemible antzezlana edukiko dugu Zarauzko Gaztetxean.
Eta urtemugari bukaera eder bat emateko, sekulako festa antolatu dugu larunbatean, Maiatzaren 24ean. Goizean, Gipuzkoako bolo txapleketa egongo da poligonon, eta irratiko kideak hau girotzen ibiliko dira. Ondoren bazkaria edukiko dugu Gaztetxean (Txartelak ohiko tokietan). Bazkalostean Imanol Karballo bakarlaria edukiko dugu. Arratsaldean Putzuzuloko txarangarekin kalera irtengo gara eta eguna bikain amaitzeko, Zopilotes Txirriaus taldearen kontzertu bikaina edukiko dugu gauean.
Beste astearte bat iritsi zaigu eta prest dugu ZarataZarautz berri bat. Gaurkoan, ohiko agendaz gain, Los Crudos taldeko abeslaria den Martin Sorrondeguyri eginiko elkarrizketa txiki bat entzun ahalko duzue, baita Putzuzulon eman zuten kontzertuaren zatirenbat ere.
Guzti hau, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.
Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan ez dugu gonbidaturik izango, hortaz, saioa egiten dugun hiruron txanda izango da. Los Crudos, Metraleta, Gaitze eta Dictadura taldeen kontzertu bezperan, nobedade batzuk, ohiko agenda eta elkarrizketaren bat ekarriko dugu. Gogoratu zita zaratatsua duzuela asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratian.