Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zaratazarautz

PatxangaZarautz aste honetan

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioak zaratarekin zerikusi gutxi edukiko du. Betiko hirukotearen eskutik, gustuko musika dugun baina zarata ez den doinu bikainez gozatzeko aukera edukiko duzue. Orain dela pare bat urte antzerako zerbait egin genuen eta bertan Amaral, Anari edota MorMore bezelako talde edo bakarlariak entzun ahal izan genituen.

Aste honetan zein talde edo bakarlari entzungo dugun? Ba Arraio Irratiko 99.3a sintonizatu besterik ez duzue.

abenduak_16_patxaranga

Astearte zaratatsu berri baterako prest?

Aste honetan ere ZarataZarautz saioak ez du hutsik egingo. Aste honetan, nobedade gehiagorekin etorriko gara gainera. Durangoko azokan (bai ofizialean eta baita alternatiboan) lorturiko nobedadeez gain, beste gauza berri batzurekin ordu eta erdiko zarata saio bikaina egingo dugu. Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

abenduak_9_gu

RIP taldea ZarataZarautz irratsaioan

Aste honetan RIP talde handia izango dugu ardatz Zaratazarautzen. Aurreko astean Jul, RIP taldeko gitarjolea joan zitzaigun eta merezi duen omenaldia egiten saiatuko gara. Gure laguna den Ritxard etorriko da gela arroxera ere, bere garaiko kontuez eta abenturez hitzegitera….

rip

Gogoratu beraz zure zarata dosia duzuela astearte honetan Arraio Irratian, gaueko 21:30etatik aurrera.