Bihar ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo Orioko Gaztetxean antolatu duten kontzertu honen ondorioz:
Datorren astean itzuliko gara saio berri batekin.
Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Hilkar taldeko kideak edukiko ditugu. Uda hasieran diska berria kaleratu zuten eta berau aurkezten egongo dira gurean gaueko 21:30etatik aurrera.
Hilkarrekin eginiko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Podcast: Play in new window | Download
ZarataZarautz saioaren 11. denboraldia bihar hasiko dugu Arraio Irratian. Gaueko 21:30etatik aurrera uda honetan lortu ditugun disko eta nobedadeei errepasoa egingo diogu B Jaunak eta Lagun Izoztuak.
Denboraldi hasierako irratsaioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.
Aste honetan denboraldiko azken ZarataZarautz irratsaioa egingo dute Krixpin eta B Jaunak. Merezitako opor batzuen aurretik ordu eta erdiko saio zaratatsua izango duzue asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratian.
Urtero bezala eta uda gerturatu dela jakinda, Arraio Irratiko kideak oporretara joango gara iada. San Pelaioetan sukalde lanetan ibili ostean, merezitako oporrak hartuko ditugu pilak kargatu ahal izateko.
Udako programazioari dagokionez, ZarataZarautz irratsaioa izango da martxan jarraituko duen bakarra, uztailean zehar behintzat.
Udan zehar, mantenu lanak egiteko intentzioa ere badugu. Datozen bi hilabetetan antenarekin izan genituen arazoak konpontze saiatuko gara, hala, Getaria, Aia, Mutriku eta inguruetan entzun gaitzaten.
Honez gain, datorren denboraldira begira inork irratian kolaboreatu edo lagundu nahiko balu, bai irratsaioren bat egiten edota besteren batean laguntzen, info@arraio.net helbidean gurekin kontaktuan jartzeko aukera izango du.
Besterik gabe, Urrian sorpresa berriekin eta nobedade gehiagorekin itzultzea espero dugu. Ongi izan!!!