Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zaratazarautz

Hirukotearen txanda ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz saioa ohiko hirukoteak egingo dugu. Aste honetan Ritxarren bisita espero genuen baina atzeratu egin dugu, hortaz, ez dugu gonbidaturik edukiko. Total Arserekin burutu dugun biran lorturiko material berriarekin eta beste kontu batzuekin osatuko dugu astearteko saioa, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

gu_geu_azaroak15

Aste honetako irratsaioa podcastean duzue entzungai. Playlista berriz HEMEN.

ZarataZarautz bueltan da Mariminekin

Total Arse taldearekin biran egon ostean, ZarataZarautz irratsaioa Arraio Irratiaren uhinetara itzuliko da gonbidatu batekin. Aste honetako irratsaioan Marimin edukiko dugu gurekin.

azaroak8_miñas

Duela hilabete batzuk, gurean izan genuen Marimin bere gustuko musika jartzen. Oraingoan, 80ko hamarkadan eta gaur egun entzuten dituen Punk eta Hardcore abestiak jarriko dizkigu, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzo Mariminekin egin genuen saioa entzungai duzue podcastean. Playlista berriz HEMEN.

Arraio Irratiaren aurtengo programazioa prest dugu

Arraio Irratiaren 11. denboraldiko programazioa prest eta entzungai dugu iada. Gure irratsaioei dagokienez, aurreko denboraldiko berberak jarraituko dugu astero zuen belarriak astintzen. Hala ere, aldaketaren bat ere badugu. Esanguratsuena, Izerditan Blai astelehen arratsaldetan izango dela da, 18:00etatik aurrera.

Programazioa-2016-2

Gainontzean, Kaiolatik, Ahuntzaren Gauerdiko eztula eta ZarataZarautz saioak ordutegi berbera edukiko dute. Atalka saioa ere ostegunetan izango da gaueko 21:00etatik aurrera, Zinema Itsua saioa izan ezik, 21:30etan egingo dutela.

Bestalde eta urtean zehar, irratsaio bereziak egingo ditugula gogorarazi nahi dizuegu.

Eta asteko programazioa betetzeko, Arrosa Sareko saioak ere entzungai edukiko ditugu nola ez. Goizetan, Info 7 irratiko Kalegorrian eta Hala Bedi irratiko Suelta La Olla irratsaio klasikoak bueltan etorriko dira. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera eta egunero, Zebrabidea magazinea ere gurean egongo da.

Eta arratsaldetan, Hala Bediko ADesalambrar eta Bertxoko irratsaioez gain, Irulegi Irratiko Adi, Radio Kulturako Kultur Kuboa eta KKinzonako Gogodromoa irratsaioak izango dituzue entzungai gurean.

Gogoratu FMko 99.3a sintonizatzea, Zarautz, Aia, Getaria edo inguruetan bazaudete!!!!