Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zaratazarautz

Prest dugu beste astearte zaratatsu bat

Maiatzaren 26ko ZarataZarautz irratsaioa nobedade berri askorekin dator. Hasteko, Metralleta eta Diskoiraa taldeek atera duten EP berriaz hitzegingo dugu.

metralleta.jpg

Honen ostean, astebukaera honetan gure inguruan izango diren kontzertuen berri emango dizuegu. Eta amaitzeko, Cock Cparrer, Ruido obrero bilduma, lost and found zigiluaren European HC bilduma, Intolerance edota Homomilitia bezalako taldeak entzuteko aukera izango dugu.

Beti bezala, guzti hau, FMko 99.3an izango duzue. Eta Zarauztik kanpo bazaudete arraio irratiko webgunetik ere entzun ahalko duzue.

zarataZarautz

Aupa lagun zaratatsuak!!! Astearte honetan hurrengo asteburuko kontzertuak izango ditugu protagonista. Alde batetik larunbatian Semen + Hyökkäys + Surrender taldeen kontzertu paregabea izango dugu Putzuzulo gaztetxean 22tatik aurrera.

Eta beste aldetik Imperial Leather suediarren bisita ere izango dugu hizpide, beraien diskografia errepasatuko dugu. Hontaz aparte Cop de Fona taldearen 7″ oparituko dugu eta beste talde batzuen zarata entzuteko parada ere…. Contravene, A//Political… askoren artean.

SURRENDER    http://lastwhiteflag.wordpress.com/songs/

IMPERIAL LEATHER     http://www.myspace.com/soapmeup

Igandea 24  +Triger Travis  Komplot aretoa Donostia 20tan

Astelehena 25  +Humilitate  getaiko Gaztetxian  21tan

Argazkian – Imperial leather

        GOGORATU ZITA BAT DUZULA ASTEARTEAN GABEKO 21:30tan ZARATAZARAUTZEKO LAGUN IZOZTU TA B JAUNAREKIN!!!!

 ******************ZORIONAK ARRAIO IRRATIA!!!!!********************

Sin Dios taldearen ibilbidea aztertuko dugu ZarataZarautz irratsaioan

Maiatzaren 12ko irratsaioan, Sin Dios talde Madrildarraren ibilbideaz mintzatuko gara ZarataZarautz irratsaioan. B laguna gogor iritsi da bere mini oporralditik eta ordu t´erdiko saio ikaragarria prestatu digu astearte honetarako.

Sin Dios taldea, Espainiar estatuko 90eko hamarkadako eta 2000ko hamarkadako Anarcopunk talderik esanguratsuena izan da. 4 diska baino gehiago kaleratu zituzten eta hainbat bildumetan ere parte hartu zuten.

sindios24_entrevista.jpg

Asteartean beraz, galdu ezinezko zita bat izango duzue FM-ko 99.3an.