Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zaratazarautz

Bihar ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo

Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean Hungariako Dance Or Die eta PFA taldeek eman behar duten kontzertuaren ondorioz, bihar ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo. Hala ere errepikapen bat entzuteko aukera edukiko duzue ohiko orduan. Datorren astean itzuliko gara belarriak zulatzeko gogoz.

Bide batez, aurreko astean Hilkar taldeko Dimitrirekin eginiko irratsaioa entzun dezakezue, podcastean klik eginaz:

Hilkar taldeko kideak ZarataZarautzen

Apirilaren 12ko ZarataZarautz irratsaioan Hilkar taldeko lagunak edukiko ditugu. Leitza, Zarautz eta Urretxu aldeko jendearekin osaturiko Trashcore talde honek bere lehen lana kaleratu berri du eta diska honen inguruan mintzatuko gara gaueko 21:30etatik aurrera, Hala Bedi irratiko A Desalambrar irratsaioaren ostean. Ez ahaztu beraz, FMko 99.3a sintonizatzea.

Nobedade berriekin jarraituko dugu beste astearte zaratatsu batean

Martxoaren 29ko ZarataZarautz saiorako ere nobedade berriak lortu ditugu. Hasteko, Hilkar taldearen diska berriaren kantutxoren bat jarriko dugu. Zarauztarrek CD bat atera dute eta lehen doinuak entzuteko parada izango dugu.

Honez gain, Lengua Armada zigiluaren binilo batzuk ere ekarriko dizkigu B Jaunak. Guzti honez gain, Putzuzulon antolatuak ditugun kontzertuez ere mintzatuko gara. Besterik gabe, gaueko 21:30ak arte!!

Nobedade berriez eta inguruko kontzertuez mintzatuko gara

Martxoaren 22ko ZarataZarautz irratsaioan, esku artean ditugun nobedade berriez eta datorren asteetan inguruan izango ditugun kontzertuez mintzatuko gara.

Honez gain, irratsaioaren bigarren zatian, Japonian izan den ezbehar nuklearraren inguruan ere mintzatuko gara, urteetan zehar talde ezberdinek egin dituzten kantuen inguruan. Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera. Eta internet bidez ere entzun ahalko duzuela, HEMEN klik eginaz.