Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zaratazarautz

Inor Ez taldeko kideak ZarataZarautzen

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan, Zarauzko Inor Ez taldeko kideak izango ditugu gonbidatu gisa. Europan barrena bira txiki bat burutzen izan dira aste santuetan eta egun horien inguruan mintzatuko gara. Honez gain, gainean duten grabazioren bat entzuteko parada ere edukiko dugu. Gogoratu hitzordua duzuela gaur zaratarekin gaueko 21:30etatik aurrera.

ZarataZarauzko hirukotea bueltan da

Bi astez irratsaiorik egin gabe egon ostean, ZarataZarauzko hirukotea bueltan da. Aste honetako saioan, azken aldian lorturiko biniloei eragingo diegu eta honez gain, oraindikan Putzuzulon egiteko dauden kontzertu batzuen berri ere emango dugu.

Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela, gaur, gaueko 21:30etatik aurrera, A Desalambrar irratsaioaren ostean.