Juli-Juli tabernaren agur festa dela eta ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo gaurkoan. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, MKT, Ernia, Ukan Du eta sorpresaren bat gehiago edukiko dugu iada mitiko bihurtu den Azken Portuko taberna honen atarian. Datorren astean gogo biziz itzuliko gara saio berri batekin.
Kategoria: Zaratazarautz
Podcast: Play in new window | Download
Aspaldiko partez, Juanmaren bisita edukiko dugu ZarataZarautzen. Fachiren egunean, lanerako gogoz gaude ZarataZarauzko lagunak eta Juanmak ekarriko digun zaborraren zain.
Gogoratu zita zaratatsua duzuela gaur, gaueko 21:30etan, Arraio Irratian. Eta internet bidez ere entzun ahalko duzuela.
Podcast: Play in new window | Download
Estatu Batuetan bi hilabete biran egon ostean, derrigorrez ekarri behar genituen Humilitatekoak. Gaurko eguna aprobetxatuko dugu beraien biraren inguruan taldekideekin hitzegiteko, ea zer kontatzen diguten.
Gogoratu, zaratarekin zita duzuela, gaur, asteartea, gaueko 21:30etatik aurrera eta Zarautzen ez bazaudete, internet bidez ere entzun dezakezuela, beti ere HEMEN klik eginaz.
Arrano tabernan Humilitate eta Diskoiraak eman behar duten kontzertuaren ondorioz, gaur ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo.
Datorren astean gogo biziz itzuliko gara, gonbidatu bereziekin, Humilitateko jentuzarekin.