Category: Trio Kalabera


Atzo Arraio Irratiak 8 urte bete zituen eta hau ospatzeko saio berezia egin genuen Putzuzulo Gaztetxeko lehen solairutik. 8 urte hauetan pasa diren saio batzuetako protagonistak izan genituen bertan. Hala nola, Tripontziola, Arraioenea, Oilotegitik eta Arraio Blues irratsaio zaharretako kideak eduki genituen. Tripontziolakoek huts egin ziguten 99.3ko sukarra zutelako, baina lasai, itzuliko dira…

arraiurte

Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

kartela_8_urteZarauzko Arraio Irrati libreak 8 urte beteko ditu Maiatzaren 20an eta guzti hau ospatzeko egitarau zabal bat antolatu dugu:

Maiatazaren 20an asteartean, urteurreneko saio berezia egingo dugu 8 urte hauetan pasa diren saio ezberdinetako protagonistekin. Besteak beste, Trio Kalabera, Arraio Blues, Tripontziola, Oilotegitik eta Arraioeneako lagunak berriz ere gure uhin libreetan izango ditugu.

Maiatzaren 22an, Hala Bedi Irratiko lagunak izango ditugu Putzuzulon, Gasteizko irratiaren 30. urteurreneko dokumentala aurkezten.

Ostiralean, Maiatazaren 23an, Sostemible antzezlana edukiko dugu Zarauzko Gaztetxean.

Eta urtemugari bukaera eder bat emateko, sekulako festa antolatu dugu larunbatean, Maiatzaren 24ean. Goizean, Gipuzkoako bolo txapleketa egongo da poligonon, eta irratiko kideak hau girotzen ibiliko dira. Ondoren bazkaria edukiko dugu Gaztetxean (Txartelak ohiko tokietan). Bazkalostean Imanol Karballo bakarlaria edukiko dugu. Arratsaldean Putzuzuloko txarangarekin kalera irtengo gara eta eguna bikain amaitzeko, Zopilotes Txirriaus taldearen kontzertu bikaina edukiko dugu gauean.

Zarauzko Arraio Irratia oporretara doa San Pelaioen ostean. Gure programazioko irratsaio ia denak jai hartuko dute udan eta irailean itzuliko dira gehienak. Hala ere badira oraindik ere gure uhin libreetan kaka ematen jarraitzeko gogoz daudenak. Udan zehar esaterako, ZarataZarauzko kideak belarriak zulatzen jarraitzeko asmoa azaldu dute asteartero bezala. Kaiolatik saioa ere muxu elektronikoak bidaltzen ibiliko da datozen hilabeteetan eta ZirriMarrakoek ere uztailean zehar egingo dute saioa. Gainontzean, baliteke saio bereziren bat izatea udan eta webgunearen bidez esango dizuegu.

Bestalde, programazioa oporretan egongo bada ere, lan dezente dugu egiteko gure gela arroxean. Irailera begira, irratia berritu asmoz gabiltza eta obratxo batzuk egingo ditugu bertan. Honez gain, antena leku aldatzekotan gabiltza gure seinalea handitu eta hobetu asmoz. Honekin, Zarautzen entzuteaz gain, inguruko herri batzuetan ere emititzea espero dugu, dena ongi badoa.

Irailean sorpresa berri gehiagorekin itzuliko gara, baina bitartean FMko 99.3an edo internet bidez entzun gaitzazkezue.

Udako oporraldiaren ostean bueltan dira Trio Kalaberako lagunak. Ostiral gauean izango ditugu Arraioko uhinetan, gaueko 22:00etatik aurrera, Kaiolatik saioaren ostean. Uda osoan ixilik egon ostean (azken saioa PelaioSanetako paella lehiaketan egin zuten) kontu berri askorekin itzuliko zaizkigu, seguru!!!!

Ostiral gauean Trio Kalaberakoek eginiko irratsaioa entzungai duzue iada. Bi ordu luzez aktualitateari sekulako errepasoa eman zioten, afari eta guzti

Irratsaioa entzun nahi baduze, podcastean duzue:

Powered by WordPress & Web Design Company
[ Back to top ]