Kaixo arraiozaleok, lehengo ostiralean sekulako irratsaioa egiteko aukera izan nuen Dj xankailla-rekin. Normalean ez bezala, doinu elektronikoak instrumentuekin nahasten dituzten taldeak izan ziren entzungai, Justice, radio 4, afraid!… bezalako taldeen doinuak entzun genituen. Benetan gomendagarria!!!            Â
http://www.arraio.eus/deskargak/2009/kaiolatik
Ahuntzaren Gauerdiko Eztulak muga guztiak hautsi eta Chileko Temuko herrian bizi diren E-Donatoren lagunekin zuzeneko konexioa burutu genuen. Lehenengo eskutik bertako errealitatea kontatu ziguten, okupaturiko etxeetan poliziaren jazarpena, batez ere maputxeekin elkartasuna adireazten duten kideengan.

