Otsailaren 3ko saioan, esku artean ditugun diskoez gain, beste hainbat kontutaz hitzegingo dugu ZarataZarautz irratsaioan.
Hasteko, Zarauzko Dirtaa taldeak atera behar duen maketaren kantutxoren bat entzungo dugu primizia moduan. Zülo, Erantzun, Burkina Faso edota MKT taldeetan ibilitako jendeaz osaturik dagoen taldeak, laister aurkeztu behar du bere lehen lana Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.
Honez gain, ostiral honetan Putzuzulon bertan egongo den kontzertuari ere errepasoa egingo diogu. Eta amaitzeko, Laudion burutuko den Coprofest jaialdiaz ere hitzegingo dugu.
Guzti hau, ohikoa dugun humore puntuarekin izango da, gaur, gaueko 21:30etatik aurrera.
ze musika klase iten du talde honek? talde batzun izenak agertzen dia baino dirtaa zer da? aurreko taldiak bertsionatzen dituen popurri bat, batukada o mikel erentxunek indako beste koro bat?
p.d. ojo argazkikuakin…tensiyuan daota!!!
Dirtaak itein musika indeskripiblia den!!