Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

DJ XANKAILLA KAIOLATIKEN

Beno beno, ba ostiral honetan ere gonbidatuarekin natorkizue. Oraingo honetan Dj Xankailla izango dugu gurean, arraioko uhinak House, Elektro-funk eta Dance doinu alaiekin busti asmoz. Badakizue, beti bezala, 8tan hasi eta 9ak arte gurekin bidai ttipi bat egiteko aukera izango duzue!!!

AMATISTA

Bihar, otsailak 5, osteguna, kapitalismoa izango dugu ardatz nagusi Amatista irrasaioan. Berriro ere emakume musika eta ahotsaz bustiko dugu arraio irratiko gela arrosa, gaueko 22tatik – 23tara.

Presta zaitezte beste astearte zaratatsu batetarako!!

Otsailaren 3ko saioan, esku artean ditugun diskoez gain, beste hainbat kontutaz hitzegingo dugu ZarataZarautz irratsaioan.

mur.jpg

Hasteko, Zarauzko Dirtaa taldeak atera behar duen maketaren kantutxoren bat entzungo dugu primizia moduan. Zülo, Erantzun, Burkina Faso edota MKT taldeetan ibilitako jendeaz osaturik dagoen taldeak, laister aurkeztu behar du bere lehen lana Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

Honez gain, ostiral honetan Putzuzulon bertan egongo den kontzertuari ere errepasoa egingo diogu. Eta amaitzeko, Laudion burutuko den Coprofest jaialdiaz ere hitzegingo dugu.

1233567037350_f.jpg

Guzti hau, ohikoa dugun humore puntuarekin izango da, gaur, gaueko 21:30etatik aurrera.

Ahuntzen gauerdiko eztula KUÑA BERRIAREKIN!!!

Atzo, otsailak 1 izan zen, igandea, eta Ahuntzaren Gauerdiko Eztulak, Arraio Irratiko irratsaio beteranoenak, soinu dei berria estrenatu genuen!

Irratsaio dibertigarri bezain informatiboa izan zen atzokoa:
-Efemerideak
-Gazte ta Aske! eguneko antolatzaileei elkarrizketa
-D3M-k Kursaalean egin zuen ekitaldiko grabaketak
-Lehiaketa
-Dei sorpresa
ahuntza

Gonbidatu batekin ere hitzordua egina genuen baina, oraindik argitzeko ditugun arrazoiengatik, etzen agertu.
Aspaldiko partez Malintxeren bixita ere izan genuen, mutu xamar ibili arren, bere presentzia oso nabaria izan ze irratsaio osoan zehar.

Guzti hau entzuteko aukera HEMEN DUZU!!