Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Atalka bueltan da

Kaixo lagunok!

Horrenbeste denboraz irrikaz zain egon ondoren, ATALKA badator berriz arraio irratitik zuen etxetara. II denboraldi honetan, zenbait aldaketa izango dira baina hemen ez, astero-astero ikusi-entzun ahal izango duzue hori. Aste honetan, Zarauzko Putzuzulo gaztetxearen 5.urteurrenari buruz arituko gara, horretarako espreski ekarritako gonbidatuekin.

Ostegun honetan beraz, 22’00etan, ATALKAren itzulera! Antiojuak estutu, belarriak esne: hastera goaz…

atalka.jpg

Iñaki Alustiza mintzagai gaurko Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!
Gaurkoan beste irratsaio eder bat prestatu dugu. Gure taldeen emaitzak gogoratuko ditugu saioaren lehengo atalean, saskibaloia, futbola, eskubaloia, areto futbola eta errugbia.

Asteburuan izan den playerotako jardunaldia ere ez dugu alde batera utziko, hondartzan jarraituz gure surfiesten berri emango dugu California eta Portugalen lortutako emaitzak aipatuz.

Azkenik hilabete honetarako hautatu dugun herriko kirolaria Iñaki Alustiza dugu, golf munduan aski ezaguna da, gainera orain gutxi Arabako Masterra irabazi du. Badakizue, galdu ezinezko irratsaioa gaur 20.00tatik aurrera Arraio Irratian!
Iñaki Alustiza

Eguraldia aldatu dugu!!!

Kaixo lagunok!!! Sekulako saioa dugu gaurkoan!!! Indarrez betea!!!  Hemen ai gea saiua prestatzen ta bueno… Egualdiya re aldatu deu!!! Gaurkoan gurean  izango direnak: Broombeck, Stefan Tetrau, Ricardo Tobar, Dubfire, Ripperton… Ez galdu lagunok!!! UP THE KAIOLS!!!