Iepa kaxo lagunak!
Hemen gara beste asteazken bat gehiagoz zuei saio bikain bat eskaini asmoz. Gaurkoan elkarrizketa izan behar genuen baina aste honetan ezin dutenez, hurrengo asteazkenean izango ditugu areto futboleko jokalari pare bat gure estudioan.
Gaurko emaitza sortan albiste gazi gozoak ditugu, futboleko porrot mingarria alde batetik eta saskibaloiko taldearen nagusitasuna bestetik. Hondartzeko futboleko emaitzak eta sailkapenak lortu ditugu zuei eskaintzeko, baita hurrengo asteazkenean izango diren partidak zeintzuk diren.
Surfean koroa hirukoitzeko bigarren froga aurreko asteazkenean hasi zen eta zuzenen berri emateko aukera izan genuen. Orduz geroztik olaturik ez dagoenez ez da erranda gehiagorik jokatu.
Azkenik gure atal kuttunetako izango dugu, historikoak. Gaur Melchor Mauri txirrindulari Kataluinarraz arituko gara, bere plamaresa gogoratzeaz gain gaur egun zertan dabilen jakin nahi baduzue ez galdu gure saioa 20.00tatik aurrera!

Kategoria: Irratsaioak
Gaurko ZarataZarautz irratsaioan ez dugu gonbidaturik izango. B jauna, Krixpin eta Lagun Izoztua egongo gara aspaldiko partez gure gustuko musika jartzen.
Honez gain, Erantzun, Humilitate eta Diskoiraa taldeek egin behar dituzten bi Espainiar birak komentatuko ditugu. Eta ahaztu gabe, Putzuzulon antolatuak ditugun ekitaldi batzuk ere haipatuko ditugu.
Guzti hau, gaueko 21:30etatik aurrera, CNT sindikatuak antolaturiko hitzaldiaren ostean.
Igande hontan, azkenean , Axel Luzarragarekin asteartean grabaturiko solasaldia aireratuko dugu.
Tartekatuz, blokeka joanen gara, tartean $hileko taldeak eta musika maputxea ipiniz. Baina lasai, efemeride libertariyo eta Malintxerenak ere entzungai izango dira. Egia esateko, Axelekin hiruzpalau saio egiteko gaiak bagenituen, baina…
Badakizue ba, galdu ezinezko elkarrizketa. Igande hontan 21’tatik aurrera.
Aste honetan, Zarauzko ARKAMURKA taldeko kide den Aitziber Sarobe izango dugu gonbidatu ATALKAn.
Aski ezaguna izango duzue seguruenik bai Arkamurka eta baita Aitziber ere, baina ziur oraindik badirela natur taldeaz jakiteko nahiko istorio. Arkamurkak badu nahikoa historia eta pisu Zarautzen eta hauek eta bestelako kontuak astinduko ditugu oraingoan.
Bestalde, gonbidatuak, astero lez, gustuko 3 kantu ekarriko dizkigu eta horiek ere entzungai, beti bezala, osteuean, gaueko 22’00etan punttuan!”
Kaixo entzule maiteok!
Eguraldiak laguntzen ez badu ere gaurkoan beste Izerditan Blai saio bikain bat prestatu dugu zuentzako. Eguraldi honekin etxetik edota udaletxe paretik entzun dezakezue gure saioa, udaletxe parean gaur arratsaldean 18.00tatik aurrera Labi eta Xaporrari elkartasuna adierazteko aukera paregabea duzue. Gu bertan egon ez arren beraiekin bat egiten dugu lerro hauen bitartez eta 20.00tatik aurrera eskainiko dugun saiorekin uhinen bitartez.
Saioren inguruan esan lehen atalean emaitzak izango ditugula, oro har ez da jardunaldi oso ona izan zarauzko taldeentzat, garaipen gutxi egon baitira. Surfean Koroa hirukoitzeko lehen txapelketa amaitu da eta Joel Parkinson izan da garaile, bigarrena Oneill World Cup of Surfing gaur hasiko da Hawaiko uretan.
Hondartzako futbolak ere bere tartetxoa izango du igande goizez jokatu baitziren partidak eta asteburu honetan ere beste jardunaldi bat izango dute larunbat arratsaldean.
Azkenik aste honetan zarauzko kirolariei eskainiko diogun tartean bi pilotari izango ditugu hizketa gai, aski ezagunak diren Jokin Argote eta Javi Oteiza. Hau guztia zarautzko irrati libre bakarraren sintonian, Arraio irratian!



