Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Aspaldiko partez Sotodologo gurean

Ba bai, igande hontan hemen izango degu eta ez kolaboratzaile bezela, baizik eta gonbidatu bezela.

Gara egunkariko zuzendaria Ahuntzaren Gauerdiko Eztulan hasi zen bere “pinitoak” egiten eta pentsa nun bukatu duen!

Hortaz gain, aurreko igandean egin ezin izan genuen elkarrizketatxoa egingo diogu Torturaren Aurkako Taldeko kide bati. Labi eta Xaporraren afera ere gogoan izango degu, nola ez! Bestelako sorpresarik ere izango degu, beti bezela. Hurrengo saio hontan, Malintxe ez degu gurekin izango.

Adi-adi gure zai izango zaretelakoan, iganderarte!

Atzoko eta gaurko rock musika Highway 9n

Iritsi da osteguna eta berarekin batera, denboraldiko bigarren Highway 9. Aurreko astean musika zelta izan bazen protagonista, gaurkoan kitarrak entxufatu eta atzoko eta gaurko rock musika onena entzuteari ekingo diogu! Gonbidatuak? Besteak beste, The Clash, Radiohead, AC/DC, Muse edota Bruce Springsteen. Gaur, osteguna, 20:00tan punttu-punttuan! Ez galdu!

INAXIO MARTIARENA izan genuen Atalkan

Aurreko ostegunean Inaxio Martiarena izan genuen gonbidatu Atalkan. Ia denok jakingo duzuenez, Inaxio Zarauzko “Martiarena Zapategia”-ko langile eta nagusia da egun bere arrebarekin batera. Zapatagintzaz, zapatari ofizioaz eta Martiarena Zapategiaz jardun genuen ordubetean zehar.  Aspaldiko eta egungo kontu interesgarriak aipatu zizkigun Inaxiok eta zapatak eta gure ibilkerari buruzko hainbat bitxikeri ere bai!. Nahi duenak potcastean du elkarrizketa entzungai. On egin!

EHEko kideak Atalkan

Kaixo arraiozaleok!

Ostegun honetan Euskal Herrian Euskarazekoak izango ditugu Atalkan. Elkarteari buruz galdetuko diegu: sorreratik gaur egunerainoko kontuak. Eta bestalde, Zarautzne bertan aurreko astean egin zuten argazki-ekimenari buruz eta honekin lotutako manifestua eta larunbateko manifestazioari buruz ere hitz egingo dugu. Arraioko uhinetan elkartuko garelakoan, bihar gaueko 22’00ak arte!