Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Entzun azken ZarataZarautz irratsaioa

Martxoaren 8ko ZarataZarautz irratsaioan Juanma izan genuen gonbidatu bezala. Bertan, emakume ahotsak izan ziren protagonistak ordu eta erdiko irratsaioan. Atzoko saioan, Life… but how to live it?, Melt Banana, Romantic Gorilla edo Holy Moses bezalako taldeak entzuteko aukera izan genuen.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Garai bateko Zarauzko kontuak, gaurko bidaian…

Kaixo gaztiak eta ez hain gaztiak!

 Gaurkuan bidaia ez deu urrutira ingo, Zautzan geldiuko gea, baina “denbora bidaia” izangoa. Alegia, dula mende erdi Zarauzko bizitza nolakua zan ezautzeko aukera izango deu. Garai hartan zauztik kapitaleaino jutiak ze suposatze zuen ere ezautuko deu, beste anekdota askokin batea.

Hortako Fausto Berazadi izango deu gonbidatua eta garai hartako hainbat gertaera eta xelebrekei entzun nahi baituzue, bakizue, beatzitatik aurrea sintonizatu Arraio!!

EMAKUME MUGIMENDUAZ HIZKETAN (ATALKAN)

Kaixo arraiozale!

Atzo, osteguna, emakumen mugimenduaz kalakan aritu ginen Atalkan.

Mugimendu honen baitan aritu izandako Maiterekin eta egun diharduen Cris-ekin solasean aritu ginen ordubete pasa luzean zehar, emakume mugimendua eta honek hartzen dituen gai eta esparruak asko izanik, makina bat gai jorratu genituelarik: emakume mugimenduaren borrokak eta nahiak lehen eta orain; eman diren aldaketak eta eman ez direnak; emakumeen aurkako indarkeria; martxoak 8a eta honekin lotutako ekintza eta jarduerak; etab.

Eta beno, zuotako asko eta asko zain zeundeten eta iritsi zen egun haundia: aurreko igandean bertan grabatu eta osatu ondoren, atzo aireratu baikenuen Atalkaren kuña berria. (Zuen iruzkinen zain geratzen gara orain…).

Nahi duenak, saio osoa entzungai podcastean. On egin!

Phil Vane ekarriko dugu gogora ZarataZarautz irratsaioan

Aste honetako astearte zaratatsuan, Extreme Noise Terror taldeko Phil Vane ekarriko dugu gogora. Bidean gelditu zaigun kantariaren ibilbideari errepasoa egingo diogu. Honez gain, azken aldian lortu ditugun nobedadeak ere entzungai izango dituzue, Gobierno Militar, Ruleta Rusa edota Belgrado bezala taldeak entzun ahalko dira.

Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela astearte honetan 21:30etatik aurrera. Eta Zarautzen ez bazaudete internet bidez ere entzun dezakezuela HEMEN klik eginaz.