Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

-Zuzeneko musika Highway 9ri agur esateko-

Kitto. Maletak egin eta bagoaz. Highway 9 irratsaioak agur esango dio bere bigarren denboraldiari gaur arratsaldean. Horretarako, musika eta lagun giroa izango ditugu bidailagun.

Arratsaldeko zortzietatik aurrera, primerako saio batez gozatzeko aukera izango du entzuleak. Udara ate joka dabilela, sorpresa berezi berezi bat izango degu Arraio Irratian: zuzeneko musika. Eli Huegun izango dugu gurekin, Gipuzkoako Kantu Txapelketako finalista. Aukera paregabea irratian gutxitan entzuten den luxu batekin batera gozatzeko!

Ez galdu! 20:00etatik aurrera 99.3an edo www.arraio.net-en!

iepala!!!!!
Lehengo igandean bezala, ta zeatik ez esan, igandero lez, ikaarrizko irratsaioa izanen dugu. Ez in dudik.
AEKko 2 Amaiak izango ditugu azken korrikan balorazioa eginez.
Honen ostean, Gurekin Wayko 2 kide pelayosanak antolatzea sortzen duen aurrelanetaz eta noski, festetako egitarauaz arituko zaizkigu. Eta bukatzeko, Marmol F.T.ko 4 delinkuente izango ditugu. Autoritateari atentatzeaz leporatua, asteazkenean izango dira epaituak Donostiko epaitegian. Alegiya, beste muntai polizial baten aurrean izango gera igande hontan ere.
Eta ahaztu gabe betiko asteko errepasua. Ba hoixe!! Adiorik ez, iganderarte baizik!!

-Ekainaren 16an izango da Highway 9-ren denboraldiko azken saioa-

Highway 9-ren azken saioak badu dagoeneko mikrofonoak itzaltzeko eguna: ekainak 16, osteguna. Saio berezi batekin agurtuko degu saio txiki honen bigarren denboraldia Arraio Irratian. Dena den, biharko saioa bertan behera utzi beharko dugu, azken orduko kontu batzuk direla eta.

Hurrengo astean saio bereziaren inguruko informazio gehiago izango duzue! Ondo segi!

 

Irkus Fernandez Atalkan

Kaixo arraiozale!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aste honetako saioan Irkus Fernandez (Oreka terapiak) izango dugu gonbidatu. Irkus naturopata da eta horretan lan egiten dihardu egun. Zerbitzu-terapia mota ezberdin ugari ezagutzen eta praktikatzen ditu eta pertsonen ondoez naiz gaixotasunak tratatzen ditu hauen bidez.

Ostegun honetan beraz, terapia “alternatibo” ezberdinak ezagutu eta naturopatianmurgiltzeko aukera Atalkan.

Ostegunarteeee!