Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Gaur ere ZarataZarautz irratsaioa izango duzue

Gaur asteartea izanik, ZarataZarautz saio bikain bat edukiko dugu, nola ez!!! Gaurkoan ordea, Lagun Izoztuaren partaidetza zalantzan egongo da kontzertu heavy baten ondorioz.

Gaurkoan, asteazkenean eta larunbatean Zarautzen egongo diren kontzertuez mintzatuko gara eta denbora badugu nobedade berri batzuez ere jardungo gara. Gogoratu Arraio Irratia sintonizatzea, gaueko 21:30etatik aurrera.

Hirukotea berriro ere ZarataZarautzen

Uda lasaia izaten ari gara aurtengoan zarata kontzertu eta mugimendu aldetik. Baina ZarataZarauzkoek geratzeko intentziorik ez dugunez, belarriak astintzen jarraitzeko asmoa dugu. Abuzutaren 16ko saioan, Etsaiak, Anfack, Kontrasocial eta beste hainbat talde entzuteko aukera edukiko duzue.

Gogoratu Arraio Irratia sintonizatzea, bihar, gaueko 21:30etatik aurrera.