Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Iñaki Alustiza mintzagai gaurko Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!
Gaurkoan beste irratsaio eder bat prestatu dugu. Gure taldeen emaitzak gogoratuko ditugu saioaren lehengo atalean, saskibaloia, futbola, eskubaloia, areto futbola eta errugbia.

Asteburuan izan den playerotako jardunaldia ere ez dugu alde batera utziko, hondartzan jarraituz gure surfiesten berri emango dugu California eta Portugalen lortutako emaitzak aipatuz.

Azkenik hilabete honetarako hautatu dugun herriko kirolaria Iñaki Alustiza dugu, golf munduan aski ezaguna da, gainera orain gutxi Arabako Masterra irabazi du. Badakizue, galdu ezinezko irratsaioa gaur 20.00tatik aurrera Arraio Irratian!
Iñaki Alustiza

Eguraldia aldatu dugu!!!

Kaixo lagunok!!! Sekulako saioa dugu gaurkoan!!! Indarrez betea!!!  Hemen ai gea saiua prestatzen ta bueno… Egualdiya re aldatu deu!!! Gaurkoan gurean  izango direnak: Broombeck, Stefan Tetrau, Ricardo Tobar, Dubfire, Ripperton… Ez galdu lagunok!!! UP THE KAIOLS!!!

Zurrunbilo elektronikoa!!!

Beno beno, azken aldian agenda elektroniko bikaina ari gara edukitzen Euskal Herrian, urrutira joan gabe lehengo astean Magda eta Marc Houle izan genituen gurean eta noski, han izan giren kaiolatikeko kazetariak, bertan gertatzen zenari zukua ateratzen. Gaur errepaso txiki bat emanen diogu han bizitakoari, baina horretaz gain, labetik atera berri diren hainbat produkzio entzungo ditugu. Besteak beste, gurean izango dira Asem Shama, Kollektiv Turmstrasse, Broombeck, Christian Fischer… sekulako saio puska lagunok!!! Beraz badakizue, ez galdu gaurko bidaia!!!