Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Iparra galdu baik, IBON ETXERA!!!

Iepala!!
Geure buruari auto omenaldi bat egingo geniola aipatu genuen azkenengo saioan, baina ez da posible izango. Zoritxarrez, zorionez, igande hontan ere gonbidatuak izango ditugu.
Alde batetik, Josu Isaias Villanueva kantautorea izango degu zuzeneko emanaldi eta guzti. Eta bestetik, Ibon Iparragirreren senitarteko batekin izango dugu hitzordua.

Ba hoixe eta beste kontu ugari Igandean 21’tatik aurrera!!

Gaur ere beste elektronika eraso bat!!!

Iepa kaxo!!! Lehengo astean 6garren denboraldiari gogor ekin eta gero, hemen dator aurtengo bigarren erasoa!!! Gaurkoan besteak beste GUI BORATTO handiaren diska berria entzungo dugu, III izenekoa.Orain arte egin duenarekin alderatuz, doinu ilun eta lasaiak ekarri dizkigu diska honetan. Horretaz gain MAYA JANE COLES Ingelesaren house finarekin gozatuko dugu, eta beti bezala aste honetako gomendio nahiz klasikoak ere hor izango dira. Galdu ezinezko zita lagunok, muxu bat eta UP THE KAIOLS!!!

Izerditan Blaien ere jai egiteko arrazoirik ez dugu

Iepa kaxo!

Gaur batzuentzat egun berezia izanagatik ere guk betikolez gure saioa egingo dugu. Lehendabizi gure herriko taldeek izan dituzten emaitza errepasatuko ditugu, eskubaloiko talde guztiek garaipena lortu dutela azpimarratuz.

Ondoren Hossegor aldera joko dugu, bertan Quiksilver Pro Fance 2011 txapelketak aurrera darrai, eta honen berri ere emango dugu.

Hondartzan jarraituaz playerotako emaitzak ere ezin eman gabe utzi. Aurreko igande goizeko emaitzez gain gaur goizean izan direnak ere aipatzen saiatuko gara.

Azkenik, gaurkoan denbora izango dugulakoan, pilotari historikoari ere txanda egingo diogu. 4. Emayonk Lori pala txapelketaren emaitza batzuk ere zuenganatuko dizkizuegu.

Hau dena Arraio Irratian, jai faxixtekin bat egiten ez duen irratian, 99.3an!

Urriaren 12an ere, Zirrimarrak lanerako gogoz

Hiritar zintzoen gisan, urriaren 12an Hispanitatearen eguna, Kolon Ameriketara iritsi zen eguna, Arrazarena edo Espainiako Jai Nazionala ospatu beharko genukeen arren, Zirrimarrak lanera dator. Ohi bezala berri ugari bildu ditugu aste honetan ere: estreinaldiak, xelebrekeriren bat edo beste, … Jaio zela bi mende bete direla eta, Agosti Xahori buruz ere jardungo gara. Jai egun arrotzei intsumisioa egiteko deiarekin bat eginez, goizeko Herri Eskoletan ere egongo gara. Eta nola ez, zirriakVSzerriak atala eta lehiaketa ere ez dira faltako.

Zerrimarren desfilea

 

Badakizue ba, zuek ere gonbidatuta zaudete zirrimarra batzuk egitera. Beti bezala, asteazkenean 21:30etatik aurrera. Laster arte!