Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Historikoen txanda gaurko Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!

Hemen gara beste behin Arraio Irratiko kirol saioa zertaz joango den azaldu nahian. Gaurkoan lehenengo zatian beti bezala emaitzak izango ditugu, futbolean 3. mailako taldearen porrotak zulo zuloan uzten du taldea, areto futboleko berdinketak zapore gazi gozoa utzi du eta saskibaloian bukaeraraino borrokatu arren ez zuten garaipena lortu.

Bestetik hondartzako futbola izango dugu, emakumezkoen kasuan 7. jardunaldia izan genuen eta gizonezkotan 8.a. Emaitzak aipatzeaz gain larunbat goizean 8.30tan izango den jardunaldiko kiniela ere egingo dugu.

Ondoren Euskal Herria Kirola ekimenaren inguruan jardungo gara. Bere bigarren urte honetan egindako balantzea nolakoa izan den esango dugu. Gainera bazkidetza kanpaina bat habiatu dute, kirolzale edo kirolari zaren aldetik abantaila ezberdinak jaso ditzakezu, ikusi hemen.

Azkenik eta denbora baldin badugu urte honetan protagonista izan den historiko bat gogoratu nahiko genuke, Kasey Keller. AEB-ko atezain historiko hau makina bat talde ezberdinetatik igaro da, baita gure bihotzeko aRayo Vallekanon ere. Aipatzekoa da 1990eko Italiako munduko txapelketan parte hartu zuten jokalarietan bera izan dela erretiroa hartzen azkena.

Asko luzatzen ez bagara berriz ere kantxetara itzuli den jokalari bat gogoratuko dugu, XX. mendeko eskubaloi jokalari honena izendatu zuten suediar bat, ba al dakizu nortaz ari garen??

Juanmaren urteko azken bisita ZarataZarautzen

Juanmaren urteko azken bisita edukiko dugu biharko ZarataZarautz irratsaioan. Aste honetan gainera proposamen bitxi batekin etorriko zaigu. Ordu eta erdiz, bigotea daramaten punk taldeei egingo diogu errepasoa. Zanussi, Blitz, Hatepinks edo The Stranglers bezelako taldeak entzuteko aukera izango da.

Gogoratu zita zaratatsua duzuela asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

BITAKORA KAIERAKO URTEKO AZKEN DESTINUA: PERU!!

Aurtengo urteko azken sayua izango deu gaurkua, ta bertan Perura jungo gea Nagore ta Iñigon eskutik. Uda partian iya hillabete pasa zuen paraje hayetan, ta ikusitako leku ta bizitako abenturan berri emangoigue.

Bakizue zita: gaueko 9tatik aurrea FMko 99.3an.

Gaurko euri, hotz ta haizia alde batea utzi ta etorri gurekin epelea!!

 

Gaurkoan gela arroxean eta Tarinen

Kaixo kaiolazaleok, gaurkoan Lizarriturri dj doktorea eta Elektropeña Tarin tabernan izango gara doinu elektronikoak jartzen. Eta saioan aurrerapen txiki bat egingo dugu. Berriro ere hemen da Euskal Herriko lehiarik ezagunena!!!

Hemen duzue aurrerapen txiki bat: