Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Urteko bigarren eraso elektronikoa!!!

Kaixo lagunok!!! Gaurko saioaren lehen ordu erdian POKER FLAT zigiluak ekarri dizkigun azken opariak entzungo ditugu. Batetik Alex Niggemann ezagutzeko aukera izango dugu, eta Alessio Mereu-ren Parallel Universe EP-a ere entzungo dugu.

Horretaz gain, Julian Jeweil beteranoaren Hermanos izeneko EP berria dastatuko dugu. Hori guztia eta gehiago, arratsaldeko 8tatik aurrera Arraio Irratian, Zarauzko Irrati librean!!!

UP THE KAIOLS!!!

SOS bebes robados de Gipuzkoa

Iepala!!
Igande hontan, azkenaldian oihartzun handia izaten ari den gai bat izango dugu hizpide. Jaio berrien lapurreta.
SOS bebes robadosko kide den Marianen bisita izango dugu.
Eta bestetik, astero bezala, asteko laburpenari ere ezin izango diogu muzin egin. Aste hontan gainera Maputxe lurraldean zer ari den gertatzen azalduko dugu.

Ale ba, adiorik ez, igandea 21’rak arte baizik

Gaur ez da ATALKArik egongo

Kaixo arraiozale!

Halaxe da ba: gaur, urtarrilak 19 ez da Atalka irratsaiorik egongo.

BIharko eta larunbateko errepikapenen orduetan aurreko denboraldiko saio bat entzun ahal izango duzue dena dela. Bere garaian, Zarauzko laktantzi taldeko koordinatzaile Marga-ri egin genion elkarrizketa hain zuzen ere.

Barkatu eragozpenak, eta lasai, datoren ostegunean Arraioko uhin librteetan arituko gara-eta berriz, gonbidatu berrri batekkin eta zuzeneko saioan.

Aste ona igaro!

Javi Oteiza gaur Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!

Opor luze hauen ostean berriz hemen gara saio berri bat eskaini asmoz. Gaurkoan lehengo zatian betiko lez emaitzak izango ditugu, eskubaloiko garaipen estuak azpimarratuz.

Hondartzako futbolean ere beste jardunaldi bat izan genuen eta bertako kronika ere ekarriko dizuegu.

Azkenik Javi Oteiza izango dugu protagonista. Pilotari profesional izateari utziko dionez bere ibilbidea errepasatu eta pilota munduaz jardungo gara. Aspaldian ez bezala “Bi paetak/txapapea” atala berreskuratuko dugu, Xoti agertuko ote zaigu….
Javi Oteiza eta bere eskuin bikaina
Hau dena 20.00tatik aurrera, ez hutsik egin!

Zirrimarrak: hamaika begirada Palestinari

Aste honetako Zirrimarrak saioan Palestinarako Biladi Hadi kultur brigadak argitaratutako liburua  eta diskoa  aurkeztuko dizkigu Axier Lopez kazetari eta brigada honetako kideak. 2010eko uztaila eta iraila bitartean izan ziren  Palestinan Euskal Herritik joandako kazetaritza, kultura eta hezkuntza munduko hainbat lagun, eta bidaia haren fruitua dugu  “Biladi Hadi: hamaika begirada Palestinari Euskal Herritik”. 

Joan berri zaigun Jose Lusi Alvarez Enparantza “Txillardegi” ere gogoan izango dugu, eta tarte berezi bat egingo diogu ohiko berri, lehiaketa eta abarren artean. Ez galdu ba, Zirrimarrak! Asteazkenero bezala, 21:45 inguruan hasita, Arraio Irratian!