Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Danelen eskutik beheko argazkiko parajeta goaz!!

Kaixo bidaiazale!

Lengo astian ez gendun bidaiau eta gaurkuan ekialdera hartuko deu hegazkina… nora juteko? Agian australira, eo Malasira, zehazki ez dakigu noa goazen… Danel launa kanpuan denboa luzez ibilia da, bidaia eta lana tartekatzen eta hainbat lekutan izandako esperientzien berri emango digu gaurkuan. Zu ere irratian bestaldian izango zealakuan, 21tatik aurrea bidaiatu gurekin!

Mattin Epelde Kaiolatik-en!!!

Iepa kaixo. Gaurkoan gonbidatu berria izango dugu Arraioko gela arroxean!!! Azkenaldian elektronika abestiak produzitzen dabilen Mattin Epelde zarauztarra. Bere tableta eta jostailuen laguntzaz, ea zer ekartzen digun Mattin-ek. Badakizue, beti bezala, arratsaldeko 8tatik aurrera Arraio Irratian, Zarauzko irrati librean. Eutsourrei!!!

“Artea eta emakumea” mahai ingurua entzungai ATALKAN

Kaixo arraiozale!

Aste honetako Atalkan, atzo (martxoak 7) SORGINAK eta BILGUNE FEMINISTAK antolaturiko “Artea eta emakumea” mahai-ingurua izango duzue entzungai. Maite Bastos (aktoresa), Ainhoa Alberdi (aktoresa), Zuhar Iruretagoiena (artista)  eta Maria Jose Aranzastik (MAVeko) izan ziren hizlari. Eta Zarauzko Ispilu-arte arte galerian izan zen.   Merezi du entzuteak: hitzaldia ona, eta hausnarketarako irekitzen duen aukera hobea. Elkarrizketa interesgarria izan genuen ondorengo tertulian ere.

Animatu zuen komentarioak bidali-esanez parte hartzera!. 943 818683 mezua edo fecebook bidez.

On egin, eta hausnarketa on!

 

Nahi duenarentzat, hona hemen, hitzaldian zehar aipaturiko artista batzuen bideoak:

itziar ocariz

Pipilotti Rist

 

Eta atzoko saioa entzun nahi izatera ere,  hemen bertatik edo Arraio irratiko “grabaketak” sailetik.

Playeroak eta surfa mintzagai Izerditan Blai-en

Iepa kaxo!

Aspaldian ez genuen webgunea eguneratzen baina gaurkoan tartetxo bat hartu dugu honetarako. Aste honetan betiko moduan lehengo zatian gure taldeen emaitzak izango ditugu. Hemen azpimarratzekoak dira bi garaipen areto futbolean eta futbolean emakuemeen igoera fasean lorturikoak. Emakumeekin jarraituz saskibaloian ere azken unean lortu zuten garaipena Landaren neskek.

Honez gain playerotako kiniela berezia egingo dugu. Aste honetan emakumezkoen liga erregularreko azken partidua izango da alde batetik eta bestetik gizonezkoek final laurdenak izango dituzte. Entzuleok ere parte har dezakezue fazebookaren bitartez edota izerditan@arraio.net helbidera idatziz.

Azkenik Australiara egingo dugu Gold Coast-en amaitu berri da maila goreneko lehen txapelketa eta bertan gertatu denaren berri emango dizuegu.

Hau dena 20.00tatik aurrera Arraio Irratian.

Zirrimarrak: Pello Esnal izango dugu gurekin

Asteazkenon zirrimarrok!

Aste honetan Pello Esnal izango dugu gonbidatu moduan. Besteak beste idazle, bertso jartzaile, Etxe Beltz bertso eskolaren bultzatzaile eta Euskaltzain urgazle lanetan jardun izan du andoaindar zarauztartuak. Hainbat liburu argitaratu ditu, eta bertso idatzien alorrean sari ugari jasotakoa dugu. Seguru zirrimarra interesgarri ugari egingo dizkigula! Eta nola ez, ohiko berri, irakurketa, lehiaketa… ere ez zaizkigu faltako.

Hau dena, asteazkenero bezala, 21:45etatik aurrera Zarauzko irrati librean, Arraio Irratian!