Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Hirukotea berriz ere ZarataZarautzen

Arraio Irratiaren urteurrenaren atarian ez dugu gonbidaturik izango ZarataZarautz irratsaioan. Baina lasai, ohiko hirukotea asteartero bezala bertan egongo da belarriak astintzeko gogoz. Gaurkoan, Humilitate, Estricalla, Zinc, Mostros, Mundo Muerto eta beste hainbat talderen doinuak entzun ahalko dira, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Niko Zarauztarra gaur Kaiolatik-en

Kaixo Kaiolazaleok, gaurkoan Niko Zarauztar gaztea izango dugu gela arroxean. Azken aldian Lau Teilatu taberna mitikoan elektronika doinuak dira nagusi, eta horren erruduna dugu gaurko gonbidatua. Elektronika festazale, gazte eta frexkoa ekarriko digu Zarauztar gazte honek. Beraz badakizue, ez galdu gaurko saioa!!! UP THE KAIOLS!!!

Ane Arruti & Arrutiko Intxaurrak Atalkan

Kaixo arraiozale!

Aste honetako saioan, kazetaritza eta musikagintza uztartu eta bietaz jarduteko aukera izango dugu, izan ere, ofizioa eta afizioa, biak uztartzen ditu gure gonbidatuak. Ostegunean, 21’00tatik 22’00etara, Ane Arruti Lopetegi zarauztarra arraio irratiko uhinetan barrena; GARA egunkariko kazetaria eta Arrutiko Intxaurrak musikaria. On egin!.

Bestalde, gogoratu ostiral honetan bertan kontzertuan ikusi eta gozatzeko aukera izango dugula Zarauzko gaztetxean arituko baita beste bi bakarlarirekin batera eskainiko duten saioan. Ez galdu!

Zirrimarrak: maiatza bero bero!

Kaixo lagunok!

Aurreko asteko hutsegitea eta gero, kontu ugarirekin gatoz maiatza hasiera bero honetan ere! Ohiko albiste eta lehiaketarik ez zaigu faltako, zenbait filme berriren aurkezpena tartean. Gainera, Euskal Unibertsitatearen aldeko Arabatakada jaialdiari buruz arituko gara, bertako bozeramaile batekin. Gasteizko kanpuseko ikasle mugimendutik sortutako ekimena dugu hau, eta bestelako unibertsitate eredu euskaldun, herritar eta nazional baten aldeko borrokaren bozgoragailu bihurtu da. Bukatzeko, artikulu interesgarri eta poesia finak ere izango ditugu gurekin.

Zuek ere gurekin etorri nahi baduzue. 21:45 aldean izango gara Arraio Irratiko uhinetan, 99.3an edo Arraioko webgunearen bidez!

EnekOI!ren bisita ZarataZarautzen

Biharko ZarataZarautz saioan, aspaldi Arraio Irratian ibilitako kide bat edukiko dugu. ArraiOI irratsaioa egiten zutenetako kide bat edukiko dugu gurean, EnekOI! alegia. Street Alarm taldeko kidea izan zenaren gustoko musika entzuteko parada edukiko dugu ordu eta erdi luze batez eta gaur egun zertan dabilen ere jakiteko parada izango dugu. Beti bezala, bihar, gaueko 21:30etatik aurrera.