Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Uztailean ere, gaur ere… Zirrimarrak!

Kaixo lagunok!

Uztailean ez dugu oporrik hartu Zirrik eta Marrak. Aurreko asteko saioa oraindik sarera igotzerik izan ez badugu ere (ahal bezain laster igoko dugu), jo eta su gabiltza! Gaurkoan ere, zirrimarra eder eta interesgarriak egin asmoz gatoz. Atzo bertan Sortaldea Kultur Eremu berrian hitzaldi bikaina izan zen: “Nacionalismo linguístico”, Juan Carlos Moreno Cabrerak eskainia. Bertan izan ginen Zirri eta Marra, eta hizkuntzalari madrildarrarekin elkarrizketatxo bat egiteko aukera ere izan genuen. Eta noski, beti berri, lehiaketa, artikulu eta abarrik ere ez zaigu faltako.

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=qJpZgIR_J9E&feature=player_embedded[/youtube]

Badakizue, Zarautzen FMko 99.3an edo Arraio Irratiaren webgunetik zuzenean entzuteko aukera duzue. 21:45 inguruan (eta errepikapena ostegunez, 15:00etan), Zarauzko irrati librean! Uztailean ere, Zirrimarraztu!

Aurten ere tourra Arraio Irratian

Apa kaxo! Beste urtebetez Arraio Irratian goi mailako txirrindularitzaz gozatzeko aukera izango duzue Izerditan Blaien eskutik. Urte honetarako 2 etapa (gutxienez) zuzen zuzenean jarraituko ditugu gela arroxetik. Aurtengoan gonbidatu bereziak izango digutu, gure jakintza maila igotze aldera txirrindulari entrenatzaile titulua duen esatari aski ezaguna, Proxi. Hurrengo asterako gure saioan mezu bidez kolaboratu izan duen lagun bat ere lotzen saiatuko gara.

osteguneko etaparen profila

Ostegun honetan izango dugu lehengo saioa, 15:15-15:30 aldera hasita. Gogora ezazue urtero bezala aurten ere zozketa bikaina izango dugula etapako garailea asmatzen saiatzen zaretenen artean. Ondo izan eta ez amaitu hauek bezala…

pantani & chava nor baino nor
pantani & chava nor baino nor

Monegros Desert Festival-en inguruko saio berezia bihar Kaiolatiken!!!

Iepa kaxo!!! Uztailaren 21ean Kaiolatik Monegrosen izango da erreportari lanetan!!! Bertan izango dira Prodigy, Booka Shade edota Paul Kalkbrenner. Biharko saioan jaialdi historiko onen inguruan arituko gara, aurtengo kartela errepasatuko dugu eta bertan entzun ahal izango denaren aurrerapen txiki bat egin. Badakizue, 8tan hasi eta 9ak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=u7xFIjn71kI&feature=player_embedded#![/youtube]

K-Town Fest jaialdiaz ZarataZarautzen

Uztailaren 3ko ZarataZarautz irratsaioan Kopenhageko Umdogshuset Dortheavej-61 etxean izan den K-Town Fest jaialdiari errepasoa egingo diogu. Lagun Izoztua eta B Jauna izan ziren bertan Ekainaren 22tik 25era eta bertan ikusitako taldeak jartzeaz gain, kontatu daitezkeen anekdota batzuk ere errepasatuko ditugu. Beti bezela, FMko 99.3an (Zarautzen bazaude) edo internet bidez.

Arraio Irratia oporretara doa!!

Zarauzko Arraio Irratia oporretara doa San Pelaioen ostean. Gure programazioko irratsaio ia denak jai hartuko dute udan eta irailean itzuliko dira gehienak. Hala ere badira oraindik ere gure uhin libreetan kaka ematen jarraitzeko gogoz daudenak. Udan zehar esaterako, ZarataZarauzko kideak belarriak zulatzen jarraitzeko asmoa azaldu dute asteartero bezala. Kaiolatik saioa ere muxu elektronikoak bidaltzen ibiliko da datozen hilabeteetan eta ZirriMarrakoek ere uztailean zehar egingo dute saioa. Gainontzean, baliteke saio bereziren bat izatea udan eta webgunearen bidez esango dizuegu.

Bestalde, programazioa oporretan egongo bada ere, lan dezente dugu egiteko gure gela arroxean. Irailera begira, irratia berritu asmoz gabiltza eta obratxo batzuk egingo ditugu bertan. Honez gain, antena leku aldatzekotan gabiltza gure seinalea handitu eta hobetu asmoz. Honekin, Zarautzen entzuteaz gain, inguruko herri batzuetan ere emititzea espero dugu, dena ongi badoa.

Irailean sorpresa berri gehiagorekin itzuliko gara, baina bitartean FMko 99.3an edo internet bidez entzun gaitzazkezue.