Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Txikiren inguruko monografikoa Itsaso debekatuak saioan

Kaixo lagunok,
aurreko astean agindu bezala gaurkoan Txikiren inguruko monografikoa prestatu dugu. Bere familiakoekin jardun gara berriketan sukalde giroan, elkarrizketa interesgarri eta mamitsu bat osatuz.

Gogoratu nahi dizuegu gaurko saoia grabaturik dagoela eta ezin izango dela zuzenean parte hartu. Hala ere zuen aportazioak ongi etorriak izango dira Arraio Irratiaren facebookean.

Besterik gabe goza dezazuela gaurko saioaz, benetan interesgarria izango baita, 20:00tatik aurrera FMko 99.3an edo arraio.net-en

Ongi izan

ZIRRIMARRAK BUELTAN DA!

UUOOO  OOOO… BAZEN GARAIA!

Udako etenaldiaren ondoren, bueltan da Zirrimarrak irratsaioa! Iaz Arraio Irratiko kultur irratsaio berria estreinatuta, aurten ere gogo biziz gatoz uhinetara. Hamaika pertsonaia, proiektu eta ekimen izan genituen aurreko denboraldian, eta aurten ere hala izatea nahi genuke. Euskara ardatz hartuta, kultura modu zabalean lantzen jarraitzeko.

Asteko albisteak, artikulu interesgarriak, elkarrizketak… topatuko dituzue aurten ere gurean, baina horrez gain, BERRIKUNTZA batzuk ere prestatu ditugu denboraldi honetarako. Hasteko, lehiaketa berritu dugu, eta gainera, lau kolaboratzaile izango ditugu, zineaz, musikaz, literaturaz eta filosofiaz gehiago ikasteko. Horietako bakoitzak bere arloko gogoeta, gomendio, irakurketa edo dena delakoaren berri emango digu, astero astero, txandaka. Zirrimarrak-eko ahots berriak ezagutu nahi? Ez galdu lehen irratsaioa! Aurrerantzean astero bezala, asteazkenetan gaueko hamarretan!

Kaiolatik zoragarria gaurkoan!!!

Kaixo lagunok, oraindik elektronika ez bazaizue gustatzen aukera paregabea duzue gaur gure trenera igotzeko!!! Azken orduko ugari izango dugu: Booka Shade bikotearen berriena, Alex Niggemann-en Paranoid Funk LP-ko doinuak, Joris voorn-en abesti berria eta abar luze bat. Doinu berri eta frexkoak, Elektropeñaren katarro ahots bikainaz lagunduta!!! Ez galdu aukera!!! UP THE KAIOLS!!!

Hemen aurrerapen bat:

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=w-QAv40gS8M[/youtube]

 

Entzule fin bat gaurkoan Kaiolatik saioan!!!

Kaixo lagunok. Gaurkoan Kaiolatik saioa apalditik jarraitzen duen lagun bat izango dugu gela arroxean. Astero astero hor zaudetenoi ere omenaldi txiki bat eta gure saioan tartetxo bat egin asmoz. Gaurkoan Mikel etorriko da musika jartzera, baina zuk ere ateak irekita dituzu beti!!! Badakizue, 8tatik aurrera elektronikaren ordua Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!