Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Igande hontan berriro ere langabezia hizpide

Aufili!!

Langabezia berriro ere, en fin. Halere badira gabezi hau sortzen duten erantzuleei aurre egiteko alternatibak.

Egia esan, ezer berria: Antolatu eta borrokatu. Adibidetzat hartu daitezke sortzen ari diren langabetuen batzarrak.

Igande hontan, Oarsoaldeko langabetuen batzarreko kideekin izango degu elkarrizketa eta bestetik, Oarsoaldea taldea, non hainbat eragile ezberdin bildu eta “krisia” deitzen zaion lapurreta honi irtenbideak aurkitu nahian biltzen diren.

Hau dena eta gehiago, igande hontan 21´tatik aurrera

 

Oarsoaldean antolatzen badira, Urola kostan zergatik ez?? Arrazoiak berdinak eta soberan ditugu.

Borroka ez da delegatzen, antolatuz borrokatzen da!

Behean duzue grabaketa

Ibailo-ren bixita gaur Kaiolatik saioan!!!

Kaixo kaiolazaleok, gaurkoan Ibailo handiaren bixita izango dugu Kaiolatik saioan. “2nd floor” aretoko gidari, gipuzkoako musika elektronikoaren barruan izen esanguratsuenetakoa dugu Donostiar hau. Ordubetez, berak aukeratutako musika entzungo dugu, eta noski bere konpainiaz gozatu!!! Ez galdu lagunok!!! UP THE KAIOLS!!!

Zinema Itsua Atalkan

Atalka saioarekin jarraitzeko aste honetan Zinema Itsua saioarekin gatoz.
Gaueko 21:30tatik aurrera bertan izango gaituzue zinea eta soinu bandei errepaso bat emateko prest.

Estreinaldira gonbidatzen zaituztegu!!

Maitasunez,
Thelma eta Louise

Txotx!

Aupa lagunok!

Iritsi da bai aurtengo sagardo denboraldia ere! Zarautzen bertan ere egingo da Sagardo Eguna, eta antolatzaileetako batekin hitz egiteko aukera izan dugu aste honetako irratsaioan. Horretaz gain, ordea, beste hamaika kontu ere izan ditugu; besteak beste, Sanz Enea liburutegian egiten diren literatur solasaldiez jardun gara, solasaldiak dinamizatzen dituen Ane Mayozekin. Eta nola ez, aste honetako berriak, lehiaketa arrakastatsua eta abarrak ere izan ditugu!

Badakizue, asteazkenero bezala, 22:00etatik aurrera Arraio Irratian! Eta errepikapena ostegunero, 15:00etan! FM 99.3!

Itsaso debekatuaken atzoko saioa entzungai

Kaixo entzule maiteok!

Jada entzungai duzue atzo Itsaso debekatuk irratsaioan egin genuen saio. Jorratutako gai nagusia aurreko Eleak mugimenduak larunbatean, hilak 19, Donostian egin zen manifestazioa izan zen, baita bertan eman zen Anza, Linazasoro eta Lujanbioren atxiloketa ere.

Honez gain beste albiste batzuen berri ere eman genuenez gure saioa entzutera gonbidatzen zaituztegu, on egin!