Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Bueltan gea 21. aldiz!

Iepakaixou ia denoi!

Azkenean hasi dugu gure XXI. denboraldia eta ondo hasteko lan gatazka bati buruz hitzegiten jardun gara. Hain zuzen ere IAT edo ITV pasatzen duten Itsasua izeneko enpresako langileek 99 egun bete dituzte greban. ELA sindikatuko bertako ordezkariarekin solasean aritu gara gaztaka honen erpin ezberdinak aztertuz.

Entzun ezazue!

Patiyoko Atzuak 5.1- Ainara Alkorta artearen inguruan:

Igande on, entzule maiteok:

Udazkenaren etorrerarekin batera, gure bosgarren denboraldiakin hasi giñan asteazkenian. Aurten ere saioa hilabetian behin ingo deu. Eguna eta ordu, ordia, aldatu inditugu eta asteazkenetan arratzaldeko 18:00tan zuzenean zuen belarrien goxameneako.

Denboraldiai hasiera emateko Ainara Alkorta gure lagun artista gonbidatu genun eta gure lehen saio honetan, Hiruputzuko horma irudia eta beste hainbat kontu izan genitun hizpide. Margolari izateaz gain, Ainara Mäte taldeko abeslaria ere izan da eta jendaurrean aritzeak ematen duen indar horretaz ere hitz egin genun.

Zertaz gehio jardun genun jakiteko bakizue zer in ezta?

Besterik ez, hurren saiora arte 1,2,3 TUMAMARRATXA!

Aho Lehor Fest jaialdiaz ZarataZarautzen

Aste honetako irratsaioan Aho Lehor Fest jaialdiko Aitor esuki dugu mikroaren beste aldean. Lazkaon egingo duten 6. edizioaz mintzatu gara eta joko duten taldeak entzuteko aukera izan dugu.

Venom taldea ere gogoan izan dugu saio hasieran, bertako abeslaria duela gutxi zendu da eta.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.