Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Gure 19 urteak

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, maiatzak 25, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioaren ibilbidea errepasatzen aritu gara. Arraio irratiak 19 urte bete ditu eta baita gure irratsaioak ere. Urte guzti hauetan eginiko kuñak, erabilitako sintonien abestiak eta abarrak errepasatu ditugu.

Datu bat ere eman dugu: 2024. urterarte 523 irratsaio ditugu grabatuak!!! Guztiak gure fonotekan dituzue eskura.

Zorionak irratsaiotik pasa zareten esatari, kolaboratzaile, gonbidatu eta elkarrizketatu ia denei!

Samai-zuloko sorgiña eta Nakba

Iepakaixou ia denoi!

Gaurkoan Samai-zuloko sorgiñaren bixita izan dugu. Beti bezala liburu bat ekarri du eskuartean, eta gaurkoan herriko liburu bat: Olatuak sutzen direnean. Horri buruz jardun ondoren euskaraldiari buruz ere aritu gara, hika pixkat praktikatuz. Irratsaioa amaitzeko, Nakba izan dugu gogoan, Ahotsa eta Hamaika telebistetako korte bana eskeiniaz.

On egin!

 

laukotearen ziztada bortitza

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan gure 19. urteurreneko kontzertua eta Graka kolektiboak antolatu duen kontzertua errepasatzeaz gain, musika apur bat jartzeko aukera eduki dugu beti bezala.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.