Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Kaiolatik

Gaurkoan 2 orduko Kaiolatik berezia urteko produkzio onenekin!!!

Kaixo lagunok!!! Urtea amaitzeko, Elektropeña eta Lizarriturrik bi orduko lehia bat egingo dizuegu zuzenean. Urteko kanta honenak bildu eta bakoitzak ordubete pintxatuko dugu. Beraz, gaurko saioa 7tan hasiko da eta ez 8tan ohi bezala. Urte oparoa izan da elektronika munduan, beraz gaurkoan sekulako musikoia entzungo duzue FM-ko 99.3an. 7tan hasi eta 9rak arte, gozatu eta UP THE KAIOLS!!!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=Zr3jdhMqwv0[/youtube]

Frolic Some eta J.craft-en zuzenekoa bihar Kaiolatik saioan!!!

Kaixo lagunok, biharkoan Zarauzko kantera elektronikoak izango du protagonismoa gure Kaiolan!!! Bertan izango bait ditugu Frolic Some eta J.Craf, azken urteetan Zarauzko panorama elektronikoari bultzada nabarmena eman dioten bi gazte. Lau Teilatu-ko kobazulotik gela arroxera bidaiatu eta ordubeteko zuzenekoa eskeiniko diguta bihar!!! Galdu egingo duzu??? Bei bezala, 8tan hasi eta 9rak arte!!! UP THE KAIOLS!!!

Doinu berriez josita dator gaurko Kaiolatik!!!

Kaixo lagunok, aize eta euri eraso honi aurre egiteko aukera ezin hobeagoarekin natorkizue gaurkoan. Etxe giroan ere dantza egin daitekeelako, piztu zuen irratiak 8tan puntuan eta sintonizatu 99.3a, doinu paregabeak ditugu eta gaur Kaiolatik saioan. Alde batetik Items & Things zigilura joango gara Miro pajic ezagutzera, gero gabonetan Euskal Herrian izango den Fabrizio Maurizi italiarraren doinuak entzungo ditugu, eta hori gutxi balitz, klasikoen tartean Stephan Bodzin izango dugu mintzagai. Ez galdu lagunok, egin Kaiolazale!!!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=6fDj8IKXp-s[/youtube]