Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Kaiolatik

2014ri errepasoa 31ean 11.00tatik aurrera

Bihar goiza goxatzeko asmoz azken urteotan bezala Arraio Irratiko lan taldea bilduko da 2014ri errepasoa egiteko.

Urte honek utzi dizkigun gertakari aipagarrienak, xelebreenak eta gertukoenak gogoratzen saiatuko gara. Zelanda berritik ere kanpaikadak izango ditugu zuzen-zuzenean.

Galdu ezin duzun zita abenduaren 31ean goizeko 11.00tatik aurrera!!

Eguzkilore

Urteari errepasoa Boke handiarekin!!!

Gaurko Kaiolatik saioan bixita oso berezia izango dugu. Irratsaio honetako kolaboratzaile mitikoa den Boke handia etorriko da bueltan gela arroxera. Berlinen bizi den zarauztarrak urteari bere errepaso pertsonala emango dio. Modu ezin hobea Kaiolatiken urte eder hau ixteko!!! Beti bezela, 8tan hasi ta 9ak arte Arraio Irratian,99.3!!! UP THE KAIOLS!!!

983835_10152490977381820_2939585682119577998_n

Hunnai-ren bixita Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo, biharko saioan Hunnai handiaren bixita edukiko dugu. Elizondotar gazte honek txiki txikitatik maitatu du musika, bere aitaren blues biniloetatik hasi, gaztaroko Ramstein edota Linkin park taldeetatik pasa eta elektronikan ezagutu zuen arte!! 2009-an sorkuntza lanetan hasi zen bere portatil zaharrarekin, eta gutxinaka nahasteko gauzak lortu eta pintxatzen ere hasi zen. Eszenatokietara 2011ean egin zuen salto, lagun arteko festetan hasi eta txitxarro, pagoa, lur, noboo edota txalintxo bezalako areto esanguratsuak zapaldu arte!!! Minimala, technoa, elektroa eta deep-a landu ohi ditu bere produkzio nahiz sesioetan. Biharkoan bere azken abestia ekarriko digu primizian, eta jarraian bere set eder batekin gozatuko dugu. Galdu ezinezko zita lagunok!!! Bihar 20tatik 21tara Arraio Irratian, 99.3fm!!!

10850786_743585332377029_1543264989_n

Cacho-ren bixita Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo!!! Gaurko kaiolatik saioan Urnietarra den Cacho izango dugu gela arroxean. Musika elektronikoaren maitale aspalditik, orain urtebete egin zuen nahastera salto!!! Lagunek bultzatuta, kontroladora txiki bat erosi eta bere nahasketak egiten hasi zen. Techno iluna maite du, base indartsu eta melodia errepikakorduna. Gaur urtebete egingo du pintxazen hasi zela, eta modurik onenean ospatuko dugu, fm-ko 99.3an!!! Hemen bere udazkeneko set-a aurrerapen modura!! UP THE KAIOLS!!!

avatars-000082628524-x0hz3b-t500x500