Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Kaiolatik

Josu Alacantara Zumaiarra biharko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Biharko saioan Zumaiatik etorriko zaigu bixita. Itzurungo olatuetako gerlari, Josu Alcantara gazteak aspalditik du elektronikarekiko erlazio estua. Gazte gaztetatik Txitxarrora igotzeko ohitura izan du, baina orain 4 urte, Ibailo handiaren laguntzaz, dantzalekuko lurretik kabinara eman zuen pausua. Geroztik Noboo, Tartufo, Lokotx, Txalintxo eta inguruko beste hainbat aretotan gozatu dute bere doinuetaz. Horretaz gain Zumaian festa elektronikoak antolatu ohi ditu. Technoa, Deep-a, Tech-house-a edota Minimal-a atsegin ditu, beti ere beren alderik ilunenenetik hartuta. Biharko saioan berau hobeto ezagutu eta sesio eder bat entzuteko parada izango dugu!!! Ez galdu lagunok, 20tan hasita Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

12282802_932239210203475_1919498335_n

Udazkeneko azken argitaralpenak Elektropeñarekin!!!

Iepa kaixow kaiolazaleok!!! Gaurko saioan udazken honetako argitaralpen batzuk ezagutuko ditugu Elektropeñaren eskutik!! Permanent Vacation zigilutik Mano le tough handiaren artelan berria entzungo dugu, Jeudi zigilutik Monteren berriena, eta baita Noir, Patlac edota Mihai Popoviciuren azken sorkuntzak ere!!! Ez galdu lagunok, izugarria izango da eta!!! 20tan hasita Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

Keep-a ezagutuko dugu gaurko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Aste hontako saioan Bergaratik datorren Keep-a ezagutuko dugu. Gazte honek hiru bat urte daramatza elektronikaren muduan murgilduta, Ziripot taberna mitikoan bere lehen emanaldia eskeini zuenetik, batipat Bergara inguruan ibili da bere house eta disco doinuak jartzen. Horretaz gain festa elektronikoak antolatzen ere ibili da, eta hurrengo astetik aurrera “Haus of Beats ” irratsaioa emititzen hasiko da Bergarako Txapa Irratian Balza eta Buda handiekin batera!!! Hori guztiataz hitz egingo dugu gaur berarekin, bere musika aukeraketa entzuten dugun bitartean!!! 20tan puntuan Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!! UP FOREVER!!!


12233439_10203786685786542_879854544_n

Hussabier-en bixita biharko Kaiolatik saioan!!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok, biharko Kaiolatik saioan  Hussabier ezagutuko dugu. Itziartik datorren gazte honek duela lau urte eman zituen lehen pausoak nahasketa munduan. Betidanik gustatu izan zaio musika elektronikoa, eta euskal herriko areto ezagunenetako batean lau urte lanean pasatzeak ere bere kultura musikala aberastu egin zuen. Nahiz eta haseran lagun artean bakarrik jarri musika, bere lagun Alexander Loop eta Xuban Xuguak animatu zuten publikoaren aurrean pintxatzeko jauzia ematera. Urte hauetan Txalintxo, Lokotx edota Tartufo bezalako lekuetan ziztatu ditu bere Deep eta Tech house doinuak, ea biharkoan zerrekin harritzen gaituen. Beti bezela, 20tan hasi eta 21ak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

Arraio Irratiaren aurtengo programazioa martxan da

parrila 2015 - 2016 web

Urria amaitzera doan honetan, Arraio Irratiaren aurtengo parrila martxan daukagu. Aurtengo denboraldian aldaketa gutxi izango du programazioak, bai etxeko uztari dagokionez eta baita arrosa saretik hartzen ditugun irratsaioez.

Gure saioekin hasita, aldaketa izango duena Atalka saioa izango da. Ahots berriak entzuteaz gain, zatikatua dugun saioak egun aldaketak izango ditu eta. Zinema Itsua esaterako, hilabeteko lehen ostegunetan izango dugu, Elkarrizketa saioa bigarrengoan, Gorkeya musika taldea hirugarrengoan eta Bolloenea saioa hilabeteko azken ostegunetan izango da.

Izerditan Blai
saioan ere ahots berriak edukiko ditugu eta Gerard Bridge Eskozian korrespontsal lanetan izan genuena, gurera itzuliko da.

Gainontzean, ez dugu aldaketa gehiegi izango. Asteartetan, ZarataZarautzen txanda izango da betikolez. Ostiraletan, elektronika zaleentzat Kaiolatik irratsaioa izango da. Eta astea ongi amaitzeko, Ahuntzaren Gauerdiko Eztulakoak izango ditugu.

Arrosa Sareko saioei dagokienez, aurten berrikuntzaren bat edukiko dugu. Asteartetan eta 18:00etatik aurrera, Bilboko 97 Irratiako Bidegorritik magazina edukiko dugu esaterako. Bestalde, Hala Bedi Irratiko Adesalambrar eta Bertxoko gurean izango dira berriz ere. Zintzilik irratiko Matxura Buruan saioak astelehenetan izango du lekua eta Urretxu-Zumarragako KKinzona Irratiko Salda Badago saioak berriz asteazkenentan.

Amaitzeko, goizetan ez da aldaketarik izango. Info 7ko Kale Gorrian magazinak egunari hasiera emango dio astelehenetik ostiralera eta jarraian, Hala Bediko Suelta La Olla saioaren txanda izango da. Arratsaldetan berriz, astelehenetik ostiralera, Zebra Bidea saioa edukiko dugu 16:00etatik 18:00etara